Eski estazioak eta euskera
Lehenengo artikulo txiki hau, euskalduna naizelako, eski estazioak gure hizkuntz zahar honi ematen dioten harrerari buruz izatea nahi dut.
Politikoki, antza, ez da oso zuzena, Espainiako estaziotan euskerazko ezer ez topatzea, eta hala da.
Candanchú, Astún, Fomigal, Alto Campóo eta Valdezcarayko estazioek, adibidez, haien bezeroen artean, euskaldun asko izaten dute denboraldiaren zehar, haietako askotan, portzentaia nabarmena izanda.
Azken batean, haietako bat baino gehiago, Euskal Herriko kapitalarekin eraiki eta martxan abiatu zen. Euskal Herritik gertuen daudenak dira, eta Euskal Herrian, historiak halan diosku, "Club Tolosano"ren garaietatik, elur kirolen afizioa garaietatik datorkigu.
Baina euskera... arrastorik ere ez.
Bitxia bada ere, Frantziako eski estazio askotan, urteak dira (Gouretten adibidez) sarrerako karteletan, "Ongi etorri" bat irakur daitekela. La Pierre'n euskera entzun ahal da eta "erremonte gizon/emakumeek" euskeraz berbetan entzuten bazaituzte, "Egun on" argi eta ozen bat esango dizute... eta halan adibide gehiago. Tourmaleteko tabernaren baten ikurriña ikus daiteke, Goureteko beste batean ere...
Baina, azkenengo urte bi hauetan, Piau-Engaly ko weborrian (ihaz) eta Luz Ardienekoan (aurten) nabigatzeko aukeran dauden hizkuntzen artean, euskera ere ikus dezakegu.
Euskerazko weborri horiek ez daude oso eguneratuak, Piaukoaren kasuan, harrera txiki bat baino ez digute egiten, Luzekoan, apur bat gehiago nabigatu ahal da erdera topa barik.
Baina, niretzako, eta euskera hizkuntz ofiziala ez izanda Frantzian, adeitasun keinu handi-handi bat iruditzen zait, bezero euskaldunei zuzenduta.
Beraz, hemendik, txoko honetatik, nire esker ona gure hizkuntz maitatu hau kontutan hartzen duten estazio hoiei.
Espainian, dirudienez, oraindik, ez dira nahiko heldu, halako gauzak egiteko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: