Pasa den urriaren 8an Laia eztabaida taldearen eskutik Gabirel Ezkurdia politologoak eta Berezi Elorrieta CUPeko kide eta Unibertsitateko irakasleak 30 pertsoneen parte hartzeagaz eztabaida saioa gidatu eben Altamirako Kultur etxean Eskozia eta Kataluniako burujabetza prozesuen inguruan. Ordu betez luzatu ziren bi aurkezpen ostean parte hartzaileek eztabaidatu ahal izan eben bi herri horien egoera politikoaren inguruan, haien berezitasun historiko, sozioekonomiko eta kulturalak, baita Euskal Herriaren egoerari jagokozen gaiak.  


Independentistak sareak, Eskoziaren independentzia prozesuari buruzko liburu interesgarria argitaratu du, non hiru idazlek hartu dute parte, eskoziarra, katalana eta euskalduna. Liburuaren aurkezpena Busturian Txutxi Ariznabarretaren eskutik. Maiatzaren 16an,ostirala 19:00etan Altamirako Kultur Etxean


Oporrak martxoaren 14an hartzea zegokidan arren, bezperan (martxoak 13, osteguna) joan nintzen Donostiara. Urduri, maleta oraindik egiteke, soinua, panderoa, partiturak eta abar ahaztuko zitzaizkidan beldurrez. Ostiral goizean jaiki eta maleta egiten hasi nintzen. Jantzi mordoa, jertse eta beroki ugari, behintzat. Eskoziara joan behar nuela eta, inguruko lagun eta ahaideak hotz egingo zuela eta arropa asko eramateko gomendioa eman zidaten. Maleta egin, traste guztiak hartu eta bidai lagun izango nituen lau beasaindarrekin elkartu nintzen Donostiako Pio XII plazan. Arratsaldeko 7etan abiatu ...


Kaixo denoi! Oraingo honetan Eskozian egiten ari diren erreibindikazio baten berri eman nahi dizuet, eta nahi izanez gero euren alde sinatu dezakezue. Uda honetan Eskozian egon naiz, eta zoragarria iruditu zait, batez ere Highlands-ak, hau da, Eskoziako goiko aldea, oso lurralde polita baita, gizakia oraindik ia heldu ez den tokia. Paisaia zoragarriak daude bertan, nahi izanez gero egin klik hemen eta argazki batzuk ikusi ahal izango dituzue. Gauza da, erresuma batuko energia konpañia batek eolika batzuk jarri nahi dituela bertako mendiren batean, energia ateratzeko, eta energia hori i...


Azken iruzkinak