Eskozia tentsio altuko dorreen aurka

irune 1456148012785 Uxar | 2006-11-26 22:33

Kaixo denoi!

Oraingo honetan Eskozian egiten ari diren erreibindikazio baten berri eman nahi dizuet, eta nahi izanez gero euren alde sinatu dezakezue.

Uda honetan Eskozian egon naiz, eta zoragarria iruditu zait, batez ere Highlands-ak, hau da, Eskoziako goiko aldea, oso lurralde polita baita, gizakia oraindik ia heldu ez den tokia. Paisaia zoragarriak daude bertan, nahi izanez gero egin klik hemen eta argazki batzuk ikusi ahal izango dituzue.

Gauza da, erresuma batuko energia konpañia batek eolika batzuk jarri nahi dituela bertako mendiren batean, energia ateratzeko, eta energia hori ingalaterrako biztanleentzat izango litzateke gainera, ez eurentzat. Energia Eskoziako Highlands-etik ingalaterraraino eramateko tentsio altuko dorreak jarri nahi dituzte gainera, Eskozia guztia herriz-herri zeharkatuz, Eskoziako paisaia eta natura hautsiz. Horregatik, Eskozian martxan jarri dira eta honen aurkako talde bat eratu dute, Highlands Before Pylons (HBP) izenekoa. Talde honek zentzuzkoak diren hainbat irtenbide proposatu ditu beharrezkoak ez diren tentsio altuko dorre horiek ez jartzeko, eta orain sinadurak batzen ari dira energia konpañia horrek euren proposamena kontuan har dezaten. Interesatzen bazaizue sar zaitezte www.hbp.org.uk helbidera, eta euren alde sinatu nahi izanez gero petition@hbp.org.uk helbidera email bat bidaltzearekin nahikoa da, email horretan zuen izen-abizenak eta helbidea adieraziz. Sinatu gabe eurei laguntzeko beste era batzuk ere badaude, egin klik hemen ikusteko, edo beherago agertzen diren loturetan.

Sinadura bat emanez asko lagundu dezakezue, animatu!

Besterik gabe, eskerrik asko eta hurrengora arte!

P.D.: Hemen jartzen dizkizuet lotura batzuk, gai honi buruzko berri batzuk irakurri ditzazuen: National park objects to pylons, Ramblers(erakunde bat da) . Horrez gain,eskumako zutabean, estekak jartzen duen tokian, HBP erakundearen orri ofizialera eramaten duen link bat dago, Highlands Before Pylons jartzen duen tokian klik egitea besterik ez da.

 


Utzi iruzkina: