Lehenengo munduak krema, edertasun tratamenduak, gimnasio eta kirurgia estetikoan xahutzen duen diruarekin hirugarren munduko gosea eta gaixotasunak neurri esanguratsu batean murriztea lortuko litzateke. Kontzeptu hauetan Estatu Batuak diru gehien gastatzen dutenak izan arren, Espainia Europar Batasuneko kirurgia estetikoen ebakuntzetan lehenengo postuan dagoen herrialdea da. Edertasuna guztion esku dagoen kontsumorako objektu bilakatu da. Alegia, bizitza osoan gazte mantenduko garela ziurtatzen diguna.               ...


Gauez gau

1
nongiroahangogoa 1456151858041 non GIROA han GOGOA | 2007-12-19 09:34

   Orritz dantza taldea eta Iskidi joaldun eta pertsonaia mitologiko taldea arituko dira Igandean oholtza gainean espektakulu bat eskaintzen. Berezia izango da datorren aktuazioa izan ere parte askoren herrian gauzatuko baita. Berez esan beharra dago talde biak bertakoak direla, baina inguruetako jende ugarik ere parte hartzen du bai taldean eta baita espektakuluan ere.    Duela jada urte batzuk, pertsonaia mitologiko batzuk sortzea erabaki zuten goma-espuma produktuaren bitartez. Urretxuko baten laguntza behar izan zuten, izan ere berak egiten ditu panpinak osorik. Jada...


AHT Elkarlanak une erabakigarria dela iritzi du manifestazio nazionala larunbatean egiteko Arrasaten.Denon artean etzetza entzunarazi behar dela diote antolatzaileen artean. Elkarlana hitz hauen bitartez adierazi du beren AHTren kontrako nahia : " Gure erronka Arrasateko kaleak betetzea eta gezurra, manipulazioa eta kriminalizazioa erabil- tzen duten arduradun politikoei AHT inposatzearen aurrean gure ezetza entzunaraztea da" adierazi zuen prentsaurreko batean. Elkarlaneko kideek une honek duen garrantzia nabarmendu nahi zuten, AHTri oposizio tinkoa agertzen dioten hainbat udalerritan Gobe...


  Latzen taldea merezitako agurra emateko prest itzuli da        Latzen taldeak agurrik eman gabe alde egin zuen eszenatokietatik.Horregatik, berriz elkartu eta jarraitzaile sutsu izan direnei merezi duten agurra ematea espero dute hainbat kontzertu eskainiz    Urriaren 12an hasi ziren despedidako kontzertu horiek ematen, Riezun hain zuzen ere eta orduztik ez dute kontzertuak emateari utzi.Datorren kontzertua urtero antolatzen duten Pikurocken izango da Azaroaren 3an. Latzen, noiztik?     1993an sortu zen euskal taldea.Os...