AHT Gelditu Arrasaten

nongiroahangogoa 1456151858041 non GIROA han GOGOA | 2007-12-14 17:07

AHT Elkarlanak une erabakigarria dela iritzi du manifestazio nazionala larunbatean egiteko Arrasaten.Denon artean etzetza entzunarazi behar dela diote antolatzaileen artean.

Elkarlana hitz hauen bitartez adierazi du beren AHTren kontrako nahia : " Gure erronka Arrasateko kaleak betetzea eta gezurra, manipulazioa eta kriminalizazioa erabil- tzen duten arduradun politikoei AHT inposatzearen aurrean gure ezetza entzunaraztea da" adierazi zuen prentsaurreko batean.

Elkarlaneko kideek une honek duen garrantzia nabarmendu nahi zuten, AHTri oposizio tinkoa agertzen dioten hainbat udalerritan Gobernu espaino- la eta Lakuakoa makroproiektuaren eraikuntza lanak hastekotan baitaude. «Inposatze asmo» horrekin batera, jendar- tean AHTren inguruko eztabaida zeharo desitxuratzeari ekin diotela salatu zuten.

«Faltsukeria gezurtatzeko»

Era berean, eztabaida sustatzeko, horren beharrezko den informazio «zabal eta gardena» emateko exijitu zien proiektuaren bultzatzaileei, honek eztabaidarako atea zabaldu eta «herriari hitza eta erabakitzeko bidea eta askatasuna» emango diotela uste baitute.

 

Beraz denok animatzen zaituzte bertaratzea eta denon hitza adierazea.

AHT Gelditu Elkarlana


Utzi iruzkina: