BETI GAZTE MANTENTZEKO MERKATUA
Lehenengo munduak krema, edertasun tratamenduak, gimnasio
eta kirurgia estetikoan xahutzen duen diruarekin hirugarren munduko gosea eta
gaixotasunak neurri esanguratsu batean murriztea lortuko litzateke. Kontzeptu
hauetan Estatu Batuak diru gehien gastatzen dutenak izan arren, Espainia
Europar Batasuneko kirurgia estetikoen ebakuntzetan lehenengo postuan dagoen
herrialdea da. Edertasuna guztion esku dagoen kontsumorako objektu bilakatu da.
Alegia, bizitza osoan gazte mantenduko garela ziurtatzen diguna.
Sektore sozial guztiak betiko gaztetasunaren merkatua deritzonaren aurrean
gailendu dira. Ahal duten guztia bertan inbertitu dute. Hain zuzen ere, badaude
hainbat ikerkuntza AEBetan eta Europan urtero kosmetiko erosketetan 20.000
milioi dolar gastatzen direla frogatzen dutenak. Planeta osoko biztanleria hiru
aldiz alfabetatzeko aukera emango lukeen kopurua. Madrilgo Pontificia Comillas Unibertsitatean
psikologiako doktorea den Elena
Gismerok dioenez, “gizarte presio izugarria dago bai argaltasuna lortzeko
eta baita gaztetasuna ere. Badirudi zaharkitzea arazo bat dela”.
Giza ikasketek baieztatzen dute gero eta hobeto bereganatzen duela pertsona
batek bere gorputza hobestea hala edo nola, eta zinez, zifra ekonomikoek arrazoia
ematen diote. “Giza jarrera oso azkar aldatzen ari da tolerantziarantz,
onarketaratz eta normaltzat hartzera lehen onarturik ere ez zeuden gauzetarantz
–dio Gismerok-.
“Egun, kirurgia estetikoa gizarteak onartutako eta baloratutako zerbait da”.
Merkatu milioiduna
Gauza ezberdinak dira krema bat frogatzea eta aurrera
pauso bat ematea ebakuntza bat eginez. Psikologo guztiek bat datoz kirurgia
estetikoa positiboa dela esatean bere erabilera txikienak eta zehatzak
pertsonaren autoestima arazoa konpontzea lortzen duenean. Hala ere, topa
ditzakegun ebakuntza estetikoen artean, merkatu espainolean liposukzioa da
ohikoena. Zerrendako hurrengoa bular-protesia jartzea da, horren ostean
sudurraren birmoldaketa eta betazalen ukituak gero. Kirurgia estetikoari
zuzendutako bokazio hau Iparrameriketatik inportatu zen, eta edertasuna
eguneroko kontsumorako objektu bihurtzea lortu du.
Estatu Batuetako
eta Europako herritarren artean, kosmetikoetan xahutzen duten 20000 milioi
dolarreko kopuruak, planeta osoko biztanleria hiru aldiz alfabetatzeko aukera
emango luke.
Espainiako Kirurgia
Estetikoko Elkarteak dioenez, 900 milioi euro gastatu zuten espainolek
2001.urtean ebakuntza hauetan. 2004.urtean 350.000 espainolek kirurgia
estetikoa egin zuten, urtero mila milioi euro xahutuz, eta honela, Espainia
ebakuntza mota hauek gehien praktikatzen dituen Europar Batasuneko herrialdea
bilakatuz. Horiek urtero %15ean hazten dira; herrialde honetan lan egiten duten
800 kirurgialari plastikoei esker.
Edertasuna, egungo betebeharra
Askotan kanpotik sortzen da edertasuna lortzeko
borrokaren irrika. Komunikabideak joku honetan sartzen diren protagonista
garrantzitsuenak dira. Pertsona askoren argazki
ukituak, faltsuak edota hobetu direnak publikatzen dituzte, horiek guztion
imitazio desioak eragitea lortzen dutelarik. Publizitatea ere beste eragile bat
baino ez da; betiko gorputz gaztea promestatzen duena.
2004. urtean 350.000 espainolek kirurgia
estetikoa
Gismero doktorearen ustez, edertasun merkatu honen jatorria norberan datza.
Zure gorputzarekin pozik sentitzen ez zarenean eta honek segurtasun falta
eragiten dizunean .“Gorputz perfektu baten edo gazte baten pertsekuzio
obsesiboa da asegaitz eta pozik ez egotea eragiten diguna. Gorputza arazo
guztien isla da, eta hori ez ezik, beste edozein hutsuneren konponbide saiakera
ere. Hortaz, gorputzaren hainbat atalei eratxikitzen diegu beste esparru bati
dagozkion zailtasunak. Sudurreko ebakuntza egiten baduzu ere, barruko
segurtasun falta jarraituko duzu izaten. Arazoa benetan aurkitzen den tokian
konpondu ez delako”.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: