EUSKAL TALDE ZAHARRARI ONGI ETORRIA

nongiroahangogoa 1456151858041 non GIROA han GOGOA | 2007-10-27 12:58

 

Latzen taldea merezitako agurra emateko prest itzuli da

       Latzen taldeak agurrik eman gabe alde egin zuen eszenatokietatik.Horregatik, berriz elkartu eta jarraitzaile sutsu izan direnei merezi duten agurra ematea espero dute hainbat kontzertu eskainiz

   Urriaren 12an hasi ziren despedidako kontzertu horiek ematen, Riezun hain zuzen ere eta orduztik ez dute kontzertuak emateari utzi.Datorren kontzertua urtero antolatzen duten Pikurocken izango da Azaroaren 3an.

Latzen, noiztik?

    1993an sortu zen euskal taldea.Oso gazte zirelarik hasi zien lehenengo entseguetan, Oñatin.Lehen kontzertua ere bertan eman zuten taberna batean, soilik 4 abesti zituztelarik.Hortik, 1995erako abesti sorta bat badute iada eta beraz maketa grabatzea erabakitzen dute, "Heriotzari deika".Diska saltzeaz taldea bera arduratzen da eta 2000 aleak saltzera iristen dira.Laister kontzetuak pilatzen hasiko zaizkie eta Euskadi Gazteko entzuleak saria irabaztearekin geroz eta sendotuagoa dago taldea.Gainera, denbora gutxira, Egintxotx saria ere eskuratzen dute eta honekin taldeak lehenengo diskoa kaleratzeko proposamena jasotzen du.Bertatik aterako dute lan luzea "Kontzientzia ala Infernua" diskoa eta gaur egun hain ezagunak diren abestiak bertan aurkituko ditugu: "Laztana", "Ze ingo xu?", "Hiesa ihes" ...

Honen ondoren argi dago haien kontzertuak handiak eta jendetsuak izan zirela, kilometroaken, Bilboko aste nagusian, Iruñean ... eta laster atera ziren Bartzelona eta Madril aldera ere.

1997. urtean Latzen prestatzen hasten da bere bigarren lan luzea atera nahiean.Taldeak, bere soinua gogortzen du, erritmoa moteldu eta kolpea eta indarra handituz."Ardi Larruz" izango da beraien bigarren lana.Berriz ere lehen kontzertua Oñatin emango dute eta bigarren honekin ere anitz saltzea lortuko dute.Horrela, Espainiar estatuan jakin mina pizten dute  ertan kontzertu asko eskainiz.Baina laister taldea desegin egingo da 1999an hain zuzen, inolako arrazoirik gabe.Beraz ibilbide motza baina motza bezain intentsua izan zen talde honena.

Gaur egun duela iada 15 urte, benetako agurra eskaini nahi dute berriz ere Latzenen indarrarekin, baina kontzertu hauen ondoren ez dute itzulerarik izango.Bakoitzak bere bidea jarraitu zuen eta horrela jarraitzeko asmoa dute, besteak beste "Une" eta "Potenkim" taldeetan.

Datozen kontzertuak

     Lehen aipatu bezala hurrengo kontzerua Irurtzunen izango da (Nafarroa) Pikurock jaialedian, baina hala ere beste hainbat ere egongo dira : azaroan: usurbilen 17an, 22"·an Bilboko kafe antzokian... eta abenduan gehiago!!

 

Latzenen web orrialdea: http://www.latzen.info


Utzi iruzkina: