2010eko urrian planteatutako ideiari forma ematen hasi eta apirilerako Ene Kantak DVD-CDa kalean izango da! DVD-CD hau haurrei begira dago egina, 2 urtetatik hasi eta 12 urte bitartera, baina hau proposamena da, besterik ez. 19 abestik osatzen dute eta guztiek dute mugimenduarekin lantzeko aukera. Hau aurrera eramateko hainbat lagunen ezinbesteko laguntza jaso dugu: pailazoena, kirolariena, abeslariena, bertsolariena, idazleena, irakasle-ikasleena... Esan bezala, ezinbestekoa!  Abesti batzuk hainbat herrialdetako kanta herrikoietan dute oinarria; beste batzuk, betiko eu...


Ene adiskide aunitz lainoetatik etorri dira:eguzkiarekin eta euriarekin,eta adiskidetasun zintzoaren urtaroa sortuzlurreko lau urtaroetatik ederrena.Paraje ederrenen goxotasun hori duteeta pasako txorien leialtasuna ere badute:euren bihotzetan samurtasun mugagabe bat markaturik,baina batzuetan euren begietatik tristura bat isurtzen dute,eta orduan neure etxera datoz berotzeraeta zu ere etorriko zara.Lainoetara itzul zaitezke berriroeta irribarre berriek beste aurpegi batzuk dituztezure inguruan zure samurtasuna hedatuzeta orduan beste batek zure tristura estaliko du.Ez dakigunez bizitzak ze...


nik hizkuntza asko jakin nahiko nituzke, baina hiru besterik ez dakizkit. Beste pare bat ikastera jarri naiz, baina ez diet denbora nahikorik eskaini eta ez daukat beste batzuen abilezia inbidiagarria, hizkuntzak azkar batean zurrupatzekoa. Maite ditut ezagutzen ditudan hiru hizkuntza horiek, eta inoiz besteren bat ikasiko banu, hura ere maiteko nuke dudarik gabe. Horregatik munduko hizkuntza guztiak aurre-maitatzen ditut, maitale potentzialak diren heinean. Eta hiru hizkuntza horien artean, neure buruari galdetzen diot: euskara al da nire hizkuntzarik kuttunena? Gaztelera baino gehiago ma...