Ene Kantak DVD-CDa abian da!

enekantak 1456132245907 ENE KANTAK | 2011-03-08 12:11

2010eko urrian planteatutako ideiari forma ematen hasi eta apirilerako Ene Kantak DVD-CDa kalean izango da!

DVD-CD hau haurrei begira dago egina, 2 urtetatik hasi eta 12 urte bitartera, baina hau proposamena da, besterik ez. 19 abestik osatzen dute eta guztiek dute mugimenduarekin lantzeko aukera. Hau aurrera eramateko hainbat lagunen ezinbesteko laguntza jaso dugu: pailazoena, kirolariena, abeslariena, bertsolariena, idazleena, irakasle-ikasleena... Esan bezala, ezinbestekoa! 

Abesti batzuk hainbat herrialdetako kanta herrikoietan dute oinarria; beste batzuk, betiko euskal kantak dira (3), eta besteak, aldiz, guztiz berriak dira. Denak euskaraz abestuak dira.

Musikari ere garrantzia eman nahi izan diogu eta horregatik, 15 musika tresna inguru erabili ditugu: batzuetan protagonista bata da, eta besteetan bestea; honela, musika tresnak ezagutzeko eta elkarren artean bereizteko bidea ere ematen du diskoak. Tresna horien artean hauek ditugu: biolontxeloa, biolina, pianoa, zeharkako txirula, harpa, gaita, saxofoia...  

Hau entzun eta ikusi nahi? apirilaren hasieran aurkezpena egingo du SORTZEN-IKASBATUAZek. Ordura arte, blogean edo webgunean aurrerapentxo bat izango duzue! Ea gustukoa duzuen...


Utzi iruzkina: