2010eko urrian planteatutako ideiari forma ematen hasi eta apirilerako Ene Kantak DVD-CDa kalean izango da! DVD-CD hau haurrei begira dago egina, 2 urtetatik hasi eta 12 urte bitartera, baina hau proposamena da, besterik ez. 19 abestik osatzen dute eta guztiek dute mugimenduarekin lantzeko aukera. Hau aurrera eramateko hainbat lagunen ezinbesteko laguntza jaso dugu: pailazoena, kirolariena, abeslariena, bertsolariena, idazleena, irakasle-ikasleena... Esan bezala, ezinbestekoa!  Abesti batzuk hainbat herrialdetako kanta herrikoietan dute oinarria; beste batzuk, betiko eu...


2009ko urrian atera berriak dira Iruñean Kantuz ekimenaren bigarren diskoa eta kantutegia. Kantutegian inoiz abestu ez ditugun kantak agertzen dira (berriak eta ez hain berriak) eta Nafarroako kantutegiari arreta berezi bat eskeini diogu. Bi diskoen kanten letrak ere argitaratu dira bigarren kantutegi honetan. Diskoan, berriz, lehen kantutegian, gorria dena, agertzen ziren 21 kanta sartu dira, estudio batean grabatuta Atarrabia abesbatzaren ahotik Pello Goñiren zuzendaritzapean eta Roberto Lazaro eskusoinuan.Irudia ikusi


Urte askotako...

josubergara 1456149989929 josubergara | 2007-06-06 14:31

Pasadan barikuan hasi ginen disko berria grabaten. DJ Axularren estudioan grabatuko dogu disko barria, AME ESTUDIOAK, Mutrikun. Eskaintza oso interesantea daukate, bai diru aldetik ta baita kalitate aldetik.  Disko barriak: Begibideak izengo dau izenburua.  BEGIBIDEAK, niretzat: aurpegietan dekoguzen begien ibilbideak dira, bizitzak markatzen dituelako gure bideak. Hitza asmatua zela pentsaten nuen, ze harrokeria. Ez da asmatua!! Andima Ibinagabeitiak, elantxobeko poetak erabiltzen du bere testuetan. Berarentzat -begibidea- hitzak ikuspuntu esanahia dauka. Honek be interesgarria d...


Azken iruzkinak