ADISKIDETASUNA

ainaramaya@gmail.com 1589196773770 POETA BIZIEN KLUBA | 2008-03-04 00:54

Ene adiskide aunitz lainoetatik etorri dira:
eguzkiarekin eta euriarekin,
eta adiskidetasun zintzoaren urtaroa sortuz
lurreko lau urtaroetatik ederrena.
Paraje ederrenen goxotasun hori dute
eta pasako txorien leialtasuna ere badute:
euren bihotzetan samurtasun mugagabe bat markaturik,
baina batzuetan euren begietatik tristura bat isurtzen dute,
eta orduan neure etxera datoz berotzera
eta zu ere etorriko zara.

Lainoetara itzul zaitezke berriro
eta irribarre berriek beste aurpegi batzuk dituzte
zure inguruan zure samurtasuna hedatuz
eta orduan beste batek zure tristura estaliko du.
Ez dakigunez bizitzak zer emango digun,
litekeena da neure inguruan inor ere gehiago ez egotea:
benetan ulertuko nauen lagun bat geldituz gero,
bat-batean ahaztuko ditut penak eta kexak
eta orduan, zeure etxera joango naiz
zure sutan nire bihotza berotzera.


Utzi iruzkina: