Kategoria: elm
Egin dezagun badela Kirmen Kano izeneko idazle ospetsu bat (hemendik aurrera, K.K.), eta egun batean zera bururatzen zaiola: idatzitakoaren kalitatea probatzeko, editoreari zirriborroa beste norbaiten izenean bidaltzea, izenik ez duen izen bat erabilita, alegia (Jose Eugenio Urgoiti, esaterako). Jakina, K.K. ez da idazle arrunta, mediatikoa baino. Muturreko mediatikoa. Jainkoaren existentziaren froga lurtarra da: leku guztietan dago, baita sukaldaritzari buruzko telelehiaketetan ere. Hortaz, nortasuna ezkutatzeko egin nahi duen ahalegin hori zinez nekosoa zaio. Disfuntzio organikoak has...
Irakurle: jakinarazi nahi dizugu bihar bertan blogean euskal litaraturaren misterio bat argituko dugula. Hain zuzen ere, Euskal Literaturaren Misterioak (ELM) sailaren laugarren alea izango da. Sail horren helburua euskal literaturaren alde ilunei erreparatzea eta irri paratzea da, hots, haien kontura barre egitea, misterio horientzat azalpen bitxiak asmatuta. Lehen hiru misterioak idazle klasikoei buruzkoak izan ziren (zergatik kartzelatu zuten Etxepare?; zergatik erabaki zuen Leizarragak Iesus Krist Gure Iaunaren Itun Berria itzultzea?; zergatik galdu zuen itzala Axularrek?). Laugarren...