Kategoria: desioak
Dagoeneko 2015.urtea heldu zaigu. Neska polita diote 15 zenbakiari, alaba bezain polita. Urtero, geure buruari egiten dizkiogu proposamenak. Bizitza berria bizi nahi dugu, bizitza hobea, osasuntsuagoa, solidarioagoa eta betea. John Lennonek aipatzen zuen moduan: "Bizitza da gertatzen zaiguna, beste plan batzuk egiten ditugun bitartean" Plan horiek guztiak ez ditugu betetzen, izan ere, batzuk bidean geratzen dira. Batzuen ustez, alferrik da xede berriak jartzea, gero betetzen ez baditugu. Gainera, betetzen ez ditugunean, etsipena sentitzeko arrisku gehiago dago. B...
Amaitu zaizkigu Gabonak. Bukatu dira jan-edan handiak. Pantagruel eta Gargantua izan gara, baina orain letxuga eta saldatxoa hartzea baino ez dugu nahi. Urte berria etorri zaigu, eta urte berriarekin batera asmo onak, desioak eta proposamenak egin dizkiogu geure buruari: erretzeari uztea, kirola egitea, soberako kiloak kentzea, aspaldiko lagunekin kontaktuan jartzea......Zuek zein asmo daukazue? Beste urte batzuetako asmoak dira? Noiz arte agoantatuko duzue?