DBH3ko bigarren hiruhilekoan, fisikako eta kimikako arloan, taldeeka eredu atomikoak azaltzeko maketak sortu genituen, zehazki argonaren atomoari buruzkoa, eta ondoren bideo batean lau ereduak azaldu genituen. Talde berean geundenez, bideo bakarra txertatuko dugu. Bertan, Dalton-en eredua, Bohr-en eredua, Thomsom-en eredua eta Rutherford-en eredua azaltzen ditugu. Hona hemen gure bideo ederra: https://n9.cl/ereduatomikoak


DBH3ko azken hiruhilekoan, soinketako ikasgaian konpetentzietako lan bezala, lau-bosteko taldeetan hainbat kirolen entrenamenduak prestatu eta jarraibideak aurkezpen batean txertatu genituen, bideoak gehituz. Bertan, materiala, ezaugarriak, eremua, beroketa, luzaketa, mobilitate ariketak, entrenamenduko ariketak, partidua eta yoga aurki ditzazkezue. Leirek, bere taldekideekin batera, eskubaloiko entrenamendua prestatu zuen: https://n9.cl/bf20m Adurrek, aldiz, bere taldekideekin batera, saskibaloiko entrenamendua prestatu zuen: https://n9.cl/saskibaloia Disfrutatu, eta gogoratu kirola e...


DBH3 ikasturtean gure hizkuntza biografia idaztea izan zen gure konpetentzietako lana euskarako ikasgaian. Bertan, gure jaiotzetik 2021ra artean ikasitako, entzundako eta gustatutako hizkuntzei buruz idatzi genuen. Idatzi hauetan, letra lodiz dauden hitzak, hitz garrantzitsuak dira, hiruhileko horretan ikasi eta landu genituelako. LEIRE: Nire hizkuntza biografia 2006ko azaroaren 14an jaio nintzen ni. Nire bizitzan zehar mintzatu, ikasi eta mirestu ditudan hizkuntzak etxe baten eraikitze prozesuarekin konparatuko ditut. Zergatik? Nire  bizian zehar topatu ditudan esperientzia eta z...


Azken iruzkinak