DBH4ko ikasturtean zehar proiektu luzeak eta motzak tartekatzen joan gara. Bigarren proiektua, auzoko festak prestatzeko proiektua izan zen. Hainbat ekintza prestatu genituen, 3ko taldeetan, festetan egin ahal izateko: koreografia, magia saioa, taloak, puzkarriak, etab. Gainera, arauak, anbulantziak, iragakiak eta beste hainbat beharrezkoak antolatu genituen. Berdintasuna lortzeko helburu. Asko ikasi genuen lan honen prozesuan oso astuna izan zen arren. Beraz hemen duzue. Ea guri bezain beste gustatzen zaizuen! Espero dugu baietz! AUZOKO FESTAK LEIREAUZOKO FEST...
DBH4ko ikasturtean, hainbat idazlan sortu ditugu, gai askotakoak, baina garrantzitsuenak euskarako gaiekoak izan dira. Euskarako lehen ebaluazioan 3 gutun idatzi genituen, gai desberdinei buruz. Gutunak idazten trebatu ondoren, testu-inguru desberdinei buruzko gure iritzia emateko unea iritsi zitzaigun. Horretarako, argudio-testuak idaztea izan zen gure konpetentziaren zati garrantzitsu bat. Lehen argudio testua binaka idatzi genuen, liburuko jarduera bateko testua irakurri eta ordenagailuz gure iritzia idazteko garaia heldu zitzaigun. Baina lehenik eta behin, argudio testu baten zatia...
DBH 1-eko azken ebaluazioan, atsedena hobetzeko proposamenak egitea izan zen gure egitekoa konpetentzi lan bezala. Lan hau matematika gaiekoa zen, eta 4ko taldeetan egin genuen. Proposamen guztiak txosten digital batean txertatu behar genituen. Horretarako, hiruhileko horretan landutako edukiak erabili genituen, lagina, populazioa eta beste hainbat eduki. Txostena, atal desberdinez osatu genuen, sarrera, fitxa teknikoa, datu-estatistikoak, proposamenak eta ondorioak. Datuak lortzeko, beste mailetako ikasleei galdetegiak egin genizkien, eta erantzunak jaso ondoren, ondorio desberdinak lort...
DBH4ko 2.en hiruhilekoan, ekonomiako ikasgaian, enpresei gaiari sarrera emateko, txosten batean genuen informazioaz baliatuz eskema bat sortu genuen. Lehenik, binaka, zirriborro bat prestatu genuen paperean. Argazki hau, zirriborroa egiten ari ginela ateratakoa da. Ondoren, bakarka, Lucidchart aplikazioarekin modu digitalera pasatu genuen eskema. Hemen dituzue eskemen estekak: Adur: https://n9.cl/enpresa Leire: https://n9.cl/enpresa2
DBH3ko bigarren hiruhilekoan, fisikako eta kimikako arloan, taldeeka eredu atomikoak azaltzeko maketak sortu genituen, zehazki argonaren atomoari buruzkoa, eta ondoren bideo batean lau ereduak azaldu genituen. Talde berean geundenez, bideo bakarra txertatuko dugu. Bertan, Dalton-en eredua, Bohr-en eredua, Thomsom-en eredua eta Rutherford-en eredua azaltzen ditugu. Hona hemen gure bideo ederra: https://n9.cl/ereduatomikoak
DBH3ko azken hiruhilekoan, soinketako ikasgaian konpetentzietako lan bezala, lau-bosteko taldeetan hainbat kirolen entrenamenduak prestatu eta jarraibideak aurkezpen batean txertatu genituen, bideoak gehituz. Bertan, materiala, ezaugarriak, eremua, beroketa, luzaketa, mobilitate ariketak, entrenamenduko ariketak, partidua eta yoga aurki ditzazkezue. Leirek, bere taldekideekin batera, eskubaloiko entrenamendua prestatu zuen: https://n9.cl/bf20m Adurrek, aldiz, bere taldekideekin batera, saskibaloiko entrenamendua prestatu zuen: https://n9.cl/saskibaloia Disfrutatu, eta gogoratu kirola e...
DBH3 ikasturtean gure hizkuntza biografia idaztea izan zen gure konpetentzietako lana euskarako ikasgaian. Bertan, gure jaiotzetik 2021ra artean ikasitako, entzundako eta gustatutako hizkuntzei buruz idatzi genuen. Idatzi hauetan, letra lodiz dauden hitzak, hitz garrantzitsuak dira, hiruhileko horretan ikasi eta landu genituelako. LEIRE: Nire hizkuntza biografia 2006ko azaroaren 14an jaio nintzen ni. Nire bizitzan zehar mintzatu, ikasi eta mirestu ditudan hizkuntzak etxe baten eraikitze prozesuarekin konparatuko ditut. Zergatik? Nire bizian zehar topatu ditudan esperientzia eta z...
DBH2ko 3. hiruhilekoan, koronabirusa zela eta, etxetik lan egin behar izan genuen. Naturako gaian energia ezberdinak aztertu genituen. Lan hau, zehazki, energiaren historiari buruzkoa da. Informazioa bilduz, hainbat energiei buruzko galderak erantzun genituen. Hona hemen 2020ko maiatzaren 11-15 bitartean naturako ikasgaian egindako lanketa: Adur: BIOMASA (duela 30.000 urte) ENERGIA HIDRAULIKOA (k.a. 1.000) ENERGIA EOLIKOA (1000 urtea) IKATZA (1750) PETROLEOA (1848) ZENTRAL HIDROELEKTRIKOA (1880) AEROSORGAILUAK (1887) URANIOA (1954) ...
DBH1ko azken proiektua, berdintasunari buruzkoa izan zen. Txartel, triptiko eta antzerki bat prestatu genuen 7ko taldeeetan. Bertan, arrazakeria, matxismoa, gordofobia, eta beste hainbat gairi buruz kontra egin genuen. Berdintasuna lortzeko helburu. Asko ikasi genuen lan honen prozesuan eta asko disfrutatu genuen. Beraz hemen duzue. Ea guri bezain beste gustatzen zaizuen! Espero dugu baietz! https://n9.cl/berdinatsuna Klik egin gure triptiko ederra ikusteko.
Oraingo honetan, gaiez aldatu eta gizarte zientzietan murgilduko gara. Lanketa honetan, bioma ezberdinak deskribatu eta aztertu genituen, faktore ezberdinak kontuan artuz: klima, fauna, flora eta giza jarduerak. Leirek, sabanari buruzko lanketa egin zuen, bere taldekideekin batera. Adurrek, berriz, oihan tropikala landu zuen. Hemen duzue sabanari buruzko Leirek egindako aurkezpena: https://n9.cl/sabana Eta, hemen duzue oihan tropikalari buruzko Adurrek eginiko aurkezpena: https://n9.cl/oihantropikala Espero gure inguruko ekosistema hauetaz ikasi eta informazioa jaso izana, e...