DBH 1-eko azken ebaluazioan, atsedena hobetzeko proposamenak egitea izan zen gure egitekoa konpetentzi lan bezala. Lan hau matematika gaiekoa zen, eta 4ko taldeetan egin genuen. Proposamen guztiak txosten digital batean txertatu behar genituen. Horretarako, hiruhileko horretan landutako edukiak erabili genituen, lagina, populazioa eta beste hainbat eduki. Txostena, atal desberdinez osatu genuen, sarrera, fitxa teknikoa, datu-estatistikoak, proposamenak eta ondorioak. Datuak lortzeko, beste mailetako ikasleei galdetegiak egin genizkien, eta erantzunak jaso ondoren, ondorio desberdinak lort...


DBH1ko azken proiektua, berdintasunari buruzkoa izan zen. Txartel, triptiko eta antzerki bat prestatu genuen 7ko taldeeetan. Bertan, arrazakeria, matxismoa, gordofobia, eta beste hainbat gairi buruz kontra egin genuen. Berdintasuna lortzeko helburu. Asko ikasi genuen lan honen prozesuan eta asko disfrutatu genuen. Beraz hemen duzue. Ea guri bezain beste gustatzen zaizuen! Espero dugu baietz! https://n9.cl/berdinatsuna Klik egin gure triptiko ederra ikusteko.


Oraingo honetan, gaiez aldatu eta gizarte zientzietan murgilduko gara. Lanketa honetan, bioma ezberdinak deskribatu eta aztertu genituen, faktore ezberdinak kontuan artuz: klima, fauna, flora eta giza jarduerak. Leirek, sabanari buruzko lanketa egin zuen, bere taldekideekin batera. Adurrek, berriz, oihan tropikala landu zuen. Hemen duzue sabanari buruzko Leirek egindako aurkezpena: https://n9.cl/sabana  Eta, hemen duzue oihan tropikalari buruzko Adurrek eginiko aurkezpena: https://n9.cl/oihantropikala Espero gure inguruko ekosistema hauetaz ikasi eta informazioa jaso izana, e...


 DBH1ean euskarako irakasleak gure burua idatzi baten bitartez deskribatzea eskatu zigun. Lan honek, garrantzi asko duela iruditzen zaigu, izan ere, gure DBHko ibilbidean euskarazko lehen lana izan zen. Alde handia dago idatzi hori eta gaur egungoen artean, DBHn zehar, eduki asko landu eta hiztegia aberasten joan gara eta. Beraz, hemen ikus ditzazkezue orain dela 4 urte eginiko idazlanak. Horrela, gure burua hobeto ezagutzeko aukera izango duzue, nahiz eta arlo batzuetan aldaketak egon diren. Ni Leire naiz eta 12 urte ditut. Azaroaren 14ean jaio nintzen, 2006. urtean. Ordiziakoa nai...


Azken iruzkinak