DBH1ean gure burua deskribatzen...

1

 DBH1ean euskarako irakasleak gure burua idatzi baten bitartez deskribatzea eskatu zigun. Lan honek, garrantzi asko duela iruditzen zaigu, izan ere, gure DBHko ibilbidean euskarazko lehen lana izan zen. Alde handia dago idatzi hori eta gaur egungoen artean, DBHn zehar, eduki asko landu eta hiztegia aberasten joan gara eta. Beraz, hemen ikus ditzazkezue orain dela 4 urte eginiko idazlanak. Horrela, gure burua hobeto ezagutzeko aukera izango duzue, nahiz eta arlo batzuetan aldaketak egon diren.

Ni Leire naiz eta 12 urte ditut. Azaroaren 14ean jaio nintzen, 2006. urtean. Ordiziakoa naiz, 2 anai ditut, biak ni baino zaharragoak; batek 16 urte ditu eta Harriet deitzen da. Besteak 23 urte ditu eta Ander deitzen da. Eskubaloira joaten naiz Ordiziako taldera, asko gustatzen zait  kirol hori deskribatzea. Dantza egitea eta abestea ere asko gustatzen zait, lagunekin egotea eta mobilarekin ibiltzea bezala. Eskolatik kanpo eskubaloian jolasten dut. Txistua ere jotzen dut eta denbora librean, familiarekin egotea ere gustatzen zait.

Ilea marroi kolorekoa dut, begien antzera, eta altu xamarra naiz. 

Izaeraz, lagunkorra eta hiztuna kontsideratzen naiz eta batzuetan langilea. Ez ditut pertsona zuhurrak aguantatzen, ezta ere berekoiak. Gainera, erraz aspertzen den pertsona naiz.

Etxean nagoenean, asko gustatzen zait musika entzutea eta sare sozialak kuxkuxeatzea. Jende berria ezagutzea ere atsegin dut, eta berarekin informazioa partekatzea.
HORRELAKOA NAIZ NI!

 

 

Ni Adur naiz;12 urte ditut. Ordiziakoa naiz, eta Jakintza Ikastolara joaten naiz, DBH1 era.

Filipineta kalean bizi naiz, 1.portalean 3.A pisuan. Nire familian 5 pertsona gaude: nire aita Alberto,; nire ama, Nerea; nire bi anaiak, Julen eta Oihan, bikiak direla,eta ni.

Kirola egitea asko gustatzen zait; saskibaloian jolasten dut, baina tenisa, futbola, atletismoa eta igeriketa eta gustatzen zaizkit.

Nire janari gustukoenak, babarrunak, lenteak eta garbantzuak dira; pizza ez zait asko gustatzen, eta antxoak ezta ere.

Nire ikasgai gustukoenak matematika, soinketa eta gizarte dira, eta gutxiena arte-hezkuntza da.

Nire saskibaloiko jokalari gustukoena Kyrie Irving da, Boston Celtics taldekoa; eta nire zenbaki gustukoena 7 zenbakia da, eta kolorea berdea da, futbolean Betisa gustatzen zait.  

HORRELAKOA NAIZ NI!

 

Espero gustatu izana.

 


Utzi iruzkina: