1.ARGUDIO-TESTUA
DBH4ko ikasturtean, hainbat idazlan sortu ditugu, gai askotakoak, baina garrantzitsuenak euskarako gaiekoak izan dira. Euskarako lehen ebaluazioan 3 gutun idatzi genituen, gai desberdinei buruz. Gutunak idazten trebatu ondoren, testu-inguru desberdinei buruzko gure iritzia emateko unea iritsi zitzaigun. Horretarako, argudio-testuak idaztea izan zen gure konpetentziaren zati garrantzitsu bat. Lehen argudio testua binaka idatzi genuen, liburuko jarduera bateko testua irakurri eta ordenagailuz gure iritzia idazteko garaia heldu zitzaigun. Baina lehenik eta behin, argudio testu baten zatiak ikasi genituen, izan ere, gure egitekoan oso erabilgarri izango ziren. Atal horiek honako hauek ziren: tesia, argudioak eta azkenik ondorioak.
Gure lehen saiakera izan zenez, hainbat akats egin genituen, baina hurrengo testuetan hobekuntza handia egon dela ere esan dezakegu.
Hau dena esan ondoren, hementxe utziko dizkizuegu gure argudio testuak, lehenengoak direnez garrantzi handia dute, espero dugu gustatzea.
Adur: https://n9.cl/argudiotestua
Leire: https://n9.cl/argudiotestua2
Iruzkinak
Utzi iruzkina: