DBH4ko ikasturtean zehar proiektu luzeak eta motzak tartekatzen joan gara. Bigarren proiektua, auzoko festak prestatzeko proiektua izan zen. Hainbat ekintza prestatu genituen, 3ko taldeetan, festetan egin ahal izateko: koreografia, magia saioa, taloak, puzkarriak, etab. Gainera, arauak, anbulantziak, iragakiak eta beste hainbat beharrezkoak antolatu genituen. Berdintasuna lortzeko helburu. Asko ikasi genuen lan honen prozesuan oso astuna izan zen arren. Beraz hemen duzue. Ea guri bezain beste gustatzen zaizuen! Espero dugu baietz! AUZOKO FESTAK LEIREAUZOKO FEST...


DBH4ko ikasturtean, hainbat idazlan sortu ditugu, gai askotakoak, baina garrantzitsuenak euskarako gaiekoak izan dira. Euskarako lehen ebaluazioan 3 gutun idatzi genituen, gai desberdinei buruz. Gutunak idazten trebatu ondoren, testu-inguru desberdinei buruzko gure iritzia emateko unea iritsi zitzaigun. Horretarako, argudio-testuak idaztea izan zen gure konpetentziaren zati garrantzitsu bat. Lehen argudio testua binaka idatzi genuen, liburuko jarduera bateko testua irakurri eta ordenagailuz gure iritzia idazteko garaia heldu zitzaigun. Baina lehenik eta behin, argudio testu baten zatia...


DBH4ko 2.en hiruhilekoan, ekonomiako ikasgaian, enpresei gaiari sarrera emateko, txosten batean genuen informazioaz baliatuz eskema bat sortu genuen. Lehenik, binaka, zirriborro bat prestatu genuen paperean. Argazki hau, zirriborroa egiten ari ginela ateratakoa da. Ondoren, bakarka, Lucidchart aplikazioarekin modu digitalera pasatu genuen eskema. Hemen dituzue eskemen estekak: Adur: https://n9.cl/enpresa Leire: https://n9.cl/enpresa2  


Azken iruzkinak