Kategoria: burdinazko_gerrikoa
Egun paregabea pasadan igandekoa!! Goizeko 9.30etan Basarrateko metro sarreran geunden danak ibilaldia hasteko prest. Hasierako aldapak gogor xamarrak izan arren, jendeak gogoz ekin zien eta ondoren hasi ziren gidak azalpenak ematen. Burdinazko gerrikoaren helburu nagusia, bere kokapenaren azalpena, bere babesa, bere historia... danak adi. Ondoren denak Zamudiora. Eta han Tapia eta bere lagunekin batera indaba jana ta kontzertu aparta izan genuen Zortzi jatetxean, giro ezinhobean.He...
Lizardi Mintza Taldea, Txorierri, Basauri eta Mahatserriko euskara elkarteekin batera egingo dugu irteeratxoa.Interesa baduzue eman izena berbaizu@euskalnet.net -en, aukera hona izan daiteke inguruko berbalagunak ezagutzeko eta eurekin mintzatzeko, eta ikusteko Berbalaguna ez dela Deustun bakarrik ematen * linterna eramatea komeni da *Ibilbideari buruz: Basarraten hasi, Ganguren parera (Biberora) igo, hortik ibili eta gero Lezamara edo Lezama-Zamudio artera iritsiko gara. *Garraio publikoa erabiliko da bueltan.
URRIAREN 25ean Burdinazko Gerrikoan bisita gidatua
BILBOTIK TXORIERRIRA: BURDINAZKO GERRIKOAn ibilbide gidatua egingo dugu Lizardi Mintza Taldea, Txorierri, Basauri eta Mahatserriko euskara elkarteekin batera. * linterna eramatea komeni da *Ibilbideari buruz: Basarraten hasi, Ganguren parera (Biberora) igo, hortik ibili eta gero Lezamara edo Lezama-Zamudio artera iritsiko gara. *Garraio publikoa erabiliko da bueltan. IZENA EMATEKO idatzi eposta berbaizu@euskalnet.net -era.