BURDINAZKO GERRIKOAN
Egun paregabea pasadan igandekoa!!
Goizeko 9.30etan Basarrateko metro sarreran geunden danak ibilaldia hasteko prest.
Hasierako aldapak gogor xamarrak izan arren, jendeak gogoz ekin zien eta ondoren hasi ziren gidak azalpenak ematen. Burdinazko gerrikoaren helburu nagusia, bere kokapenaren azalpena, bere babesa, bere historia... danak adi.
Ondoren denak Zamudiora. Eta han Tapia eta bere lagunekin batera indaba jana ta kontzertu aparta izan genuen Zortzi jatetxean, giro ezinhobean.
Hemen Getxoko Egizukoek egin duten argazki bilduma. Eta hemen Derioko Tximintxek jasotako albistea eta argazkiak.
GURE ARGAZKIAK HEMEN
Ea beste baten berriz ere 7 euskara elkarte eta ia 100 pertsona batzen garen!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: