Kategoria: bizkaiera
Estandarizatutako edozein hizkuntza (hizkera?) asmatua da berez. Beste kontu bat da erabileraren poderioz “naturalizatu” den ala ez. Baina, berez, “laborategiko” hizkerak izan dira noizbait estandar guztiak. Gurean ere hala da. Euskara batua asmatu eta oraindik eraikitzen ari gara hala nola. Mugak muga eta zailtasunak zailtasun, batua ia inork ez du zalantzan jartzen. Bizkai aldean ahozko hizkeretatik batuara aldea dago (baina ez amildegia batzuek sinetsarazi nahi diguten bezala). Hori dela eta, batzuek “dakigunetik ez dakigunera” leloa bere...
Egin klik argazkiaren gainean handiago ikusteko:
Ezagun denez, Añibarrok bihurtu zuen bizkaierara Axularren Gero ia osorik. Hala ere, urdazubitarraren testuan ere, gaur egun ia mendebaldean baino ez dabiltzan formak eta moldeak ageri zaizkigu.Askotan amorratu egin naiz, entzunda halako hitz edo esamolde bizkaierazkoa dela eta hobe dela zokoratzea. Hona hemen adibide batzuk, horientzat ikaskizun:Zeren begira zaude? // Zerbaiten zain egon.[...] eta gero orai, arratseon, atrapatu zareneon [...] // Artikulu hurbilkaria: hileon, asteon...Biluz da: orthuz da: eztu aldatzeko athorrarik, eta ez etzateko oherik: eztaki othuruntza on baten berrir...
Egun on danori, goizez leiduz gero.Hona hamen lalengo errezetie, "Arroz, koko eta kakahuetekaz". Ez naz gogoratzen zelan asmatu nauen hau errezeta hau, baie nahiz eta gero ez egin askotan, egin dodan bakotxean gehiau ein behar nauela pentseu izin dot. Laginek pertsona bakarrerako pentsaute dagoz, baina ez dire urriek. Beraz, bakotxak jakingo dau zenbat aldatu behar dauen egiten ausartzekotan.Osagarriek:1- Ardo baso bat arroz oso2- Eskukada bat kakauete. Azaldunak hartu behar diz, baina eskukadea kalkulatzeko oskola kendute in behar da.3- koilarakada pare bat koko. Onena koko f...
Atzo eduki genuen Tximintxeko batzarra Derion. Urtero gabonen bueltan batzar potolo bat egiteko aprobetxatzen dugu, urteko balantzea egin eta hurrengo urteko lan ildoak definitzearren. Baina, sarritan gertatu legez, batzarostea batzarra bera baino interesgarriagoa izan zen.Batzarosteak Derion Txapasenean egiten ditugu. Bertan eztabaida mamitsua eta saltseroa izan genuen. Gaia: batua, euskalkiak, mendebaldeko hizkera, bizkaiera batua, etxeko hizkera.Denetarik entzun zen, baina oro har denok nahiko ados geunden eztabaidaren funtsean. Batek esan bezala, batuazale amorratu izatetik orain beste ...