Lalengo errezetie, arroza koko eta kakahueteakaz

donado 1456131981609 Donado | 2010-04-03 23:43

Egun on danori, goizez leiduz gero.

Hona hamen lalengo errezetie, "Arroz, koko eta kakahuetekaz". Ez naz gogoratzen zelan asmatu nauen hau errezeta hau, baie nahiz eta gero ez egin askotan, egin dodan bakotxean gehiau ein behar nauela pentseu izin dot. Laginek pertsona bakarrerako pentsaute dagoz, baina ez dire urriek. Beraz, bakotxak jakingo dau zenbat aldatu behar dauen egiten ausartzekotan.

Osagarriek:

1- Ardo baso bat arroz oso

2- Eskukada bat kakauete. Azaldunak hartu behar diz, baina eskukadea kalkulatzeko oskola kendute in behar da.

3- koilarakada pare bat koko. Onena koko freskoa erostea eta birrintzie da, baina koko freskoa lortu ezinean beti eros lei koko ehoa eta ureztatu. Horretarako itzi behar da kokoa kikara baten ur epeletan hamar, hogei minutuen.

4- Gatza, eta aukeran izin ezkero "Garam masala".

Prozedurie

Alde batetik jarri arroza egosten. Nik normalien arroz lagineko lau lagin ur iminten dodaz, eta gero su ertainean egosten dot. Teorian arroza sikitan danien egosite dago. Noski, gatza egosten jartzien botetan dako, eta hor bakotxan gustuan arabera.

Ondoren kakahuetiek zuritu eta sartu kafe molinillo baten. Eragin eta eho irindute lotu arte. Kontuz, kakahuetiek koipetsue dekolako, beraz urunaren moduen ez da lotuko, harean lodiagoa baino.

Ondoren kokoa zatitu eta bardin: kafe molinilloan sartu, eho, eta urunaren antzera dagoenien kakahueteagaz nahastu. Barriro be molinilloari eragin dana bat egin arte.

Arroza sikitute dagoanien nahastu ondo koko eta kakauetieagaz eta mahaire atara.


Utzi iruzkina: