Kategoria: batek
Eta nik zer dakit. Idaztea atsegin badut blog bat sortzeko esan dit Josuk. Eta nik zer nekien, inoiz ez dut holakorik probatu. Noiz edo noiz Pello Zabalaren artikulutxoak irakurri ditut Berriako blogetan... Baina nik zer nekien, hemen, txokotxo hau muntatzea lortuko nuela.Baina oso erraza iruditu zait; teknologia berrien aurrerapena gaur egun itzela dela ikusi dut gaur, hiru minutu eta lortu dut Internet delako honetan nire etxetxoa. Batek jakin zer idatziko dudan; agian lagunarteko pasarteak, agian lehiotik ikusten dudan txoriaren txorrotxioa, agian... Batek jakin!
Sartu digute ziria. Entzun dugu han eta hemen "badator hegazti gripea". Ez nuke hotz jokatu nahi, badaude-eta gaitz horrek jota hil direnak, ustez. Irits zitekeen gripe dontsua eta ibili beharra zegoen kontuz. Ez da iritsi, beno batek daki! Baina bi ezagun ditut gripeak jota. Ez hegazti gripeak jota, jakina. Hegazti gripeak ziria sartu eta bere lehengusua bidali digu, beraren zain geunden bitartean. Zerura begira geunden eta lurretik etorri da azkenean birusa. Ez zegoen zertan arduratu. Birusak ezin jasan zezakeen beroa. Orduan zergatik horrenbeste zalaparta? Ez a...