- Non sartu zara, aizu!- Barkatu blogtxo, baina azterketak direla eta...- Ai ama! Non daukazu zuk burua...- Lasai, lasai, hemen naiz berriro eta.- Hala bedi.Ez dezazuela pentsatu ahaztua nuenik blogosfera hau. Banekien galaxia honen griña ez zitzaidala inoiz ere galduko; hemen naiz berriz.Akaso gaur, akaso etzi... Idazteari ekingo diot; hala ere, batek jakin!
"Bienvenido a Carvich" dio pankarta zuri batek. Barrurantz begiradatxoa: hainbat edadetu daude bertan; denak 70 urte baino gehiagokoak. Ah, zaharren egoitza bat da...Madrilgo Carvich egoitzan hainbat edadetu zeuden; den-denak ziren oso atseginak, istorio asko zeukaten kontatzeko. Ia-ia txanda bat osatu zuten, agure bat beste baten atzean, bere istorioa munduratzeko zain.Gustura entzuten ditut zaharren kontuak; beraiek txikiak zireneko istorio pila bat kontatu zidaten. Baina gehien arritu ninduena, Emilia izeneko agure batena izan zen. Hain zuzen ere, umezurtz gelditu omen zen 3 urte zituena...
Une latzak, momentu ederren oinordeko izaten dira. Hala izan dira niretzat ere zurekin; gogoratzen naiz nola joaten ginen mendira, txikiak ginean, biok, perretxiko bila; gogoratzen naiz, nola laguntzen zenigun ikastolako lanak egiten... Gogoratzen naiz, nolako bihotz ona zeneukan; zeurea ez zena ere, beti lagunei uzteko prest.Karrikako auzoan baloiarekin nola ibiltzen ginen, gogoratzen? Momentu latza da hau neretzat, Mikel, baina badakigu esku onetan uzten zaitugula. Lagun zaitzala Jainkoak, lagun zaitzala zure bizitza berri horretan; gu, zurekin gaude, badakizu.Zure laguna, Goian Bego.
Gorroto dut. Gorroto dut pentsaera arrotzeko jendea; orain, lehen baino gehiago. Moraltasunik ez, animalien pentsaerak eta mina emateko gogoa besterik ez daukate. Basatiak dira, berekoiak eta harroak. Ez naiz ari Bush-etaz hitz egiten, ez, beste gizatxar zikin batzuetaz baño.Atzo, medikuarekin nuen zita Madrilen; han izan nintzen. Medikuarengana joan, eta hiru ordu pasa ostean buelta; hasieran egun lasaia zela zirudien. Baina "Alcalá de Henares"-en nengoela, taxi bati eskua altxatu nion, para zedin. Isiltasunean gindoazen, baina berak bazekien ez nintzela bertakoa; gidariak. "¿De dónde eres...
"Baratze bat nahi deizut egin Amets segeretuenekilan, Liliak egun jauntsi ederrenetan Mila kolorez dantzan bihotzetan."Zergatik ote zait zaila, behin baino gehiagotan, nire sentimentuak adieraztea. Txikitatik esaten didate, "lotsatiegia zara", baina ez dakit zergatik, ez diet kasurik egiten. Nire irakasle izan zen Josu Apaolaza-k beti zihoen, "Altxatu burua, errealitatea ondo begiratu, eta salto egizu; disfrutatu!"; baiezkoa esaten nion, eta nola gainera. Baina ezin dut, ez naiz horretarako jaio.Gaur melankoliatsuegi jeiki naiz, astelehena delako agian. Hala ere, ezin diot egunari bota e...
Bai ala da. Etzi bidali nuen Berriako errealizazioa blog honetan publikatu nuen Joxeluix textutxoa. Gaur bertan frogatu dut; egunkaria ireki eta han zegoen, denen prezentzian, gure Joxeluix-en marka. Web orriaren ere ikusgai daukazue, egin klik hemen ikusteko.Gustatuko litzaidake, pila bat, Joxeluix berak ikusiko balu; ilusioa egingo lioke, bai horixe!
Jeikitzea ez zait posible izan, benetan. Ohetik ari natzaizue, idazten beti bezela, baina ezin zutunik egon, ai ama!Atzo Mutrikun egon nintzen, Kalbarioak zirela eta Goitibeherak ikusi eta gaueko "txanda"-ra. Mutrikuko kaleen egoera dela eta, dena dago aldapaz josia, atletismoko korrikalarien entrenamentua baino gogorragoa egin zitzaidan: hankak hautsiak nituen. Eta hobe nuen hori soilik izango bazen, burua ere egoera berean nuelako. 1954. urtean, Jensson Ridich filosofalariak esan bezela, "Noches alegres, mañanas tristes". Arraroa egingo zaizue baina, atzo gauean esaldi horri biraka ibili ...
Azkenean iritsi da ostirala, eta honekin batera, iritsi da deskantsu eguna. Beti bezela, Pello Zabalaren bloga irakurri eta konturatu naiz gaurko egunak zerbait "berezia" zekarrela. Josu Jonen dimisioa bada bai kritiken aberatsleku gaurko egunean, bai, behintzat hala dio Pellok. Gainera, eta hori gutxi balitz, "Inaxio gure patroi handia" abestiaren doinuarekin, abesti bat egitea lortu du: itxurosoa, bai jauna. Hona hemen zer prestatu digun Pello Zabalak bere blogean:JOSU JON gure patroi haundia, Iñigon konpaiñia fundatu eta dezu armatu, ez da ez etsairik jarriko zaizunik iñolaz aurrean gaur...
Bilboko tren geltokian izaten diren liskarrak ez dira oraindik guztiz isildu. Metrora sartzeko atarian dauden makinetara jo bezain laster konturatu nintzen ezkerraldean zegoen polizia uniformedunarekin. Itxuraz, behintzat, Donostiako “La Kaberna” tabernako tabernariaren itxura zuen: begi beltzak, bigotea, eta betiko “Kaxkurrio” itxura; bai, bai, baserritar itxura. Eta noiz ikusiko baserritar polizia bat? Bada, Bilboko metroko atarian, bakardadean. Kasualitateak ere barrua amildu zidan; bere albora joan, egun onak eman eta Santutxura joateko trena noiz datorren galdetu nion, euskaldun bat Le...
Eta nik zer dakit. Idaztea atsegin badut blog bat sortzeko esan dit Josuk. Eta nik zer nekien, inoiz ez dut holakorik probatu. Noiz edo noiz Pello Zabalaren artikulutxoak irakurri ditut Berriako blogetan... Baina nik zer nekien, hemen, txokotxo hau muntatzea lortuko nuela.Baina oso erraza iruditu zait; teknologia berrien aurrerapena gaur egun itzela dela ikusi dut gaur, hiru minutu eta lortu dut Internet delako honetan nire etxetxoa. Batek jakin zer idatziko dudan; agian lagunarteko pasarteak, agian lehiotik ikusten dudan txoriaren txorrotxioa, agian... Batek jakin!
Ongi etorria izan zaitez ba blogosferara!! Ta idatzi asko eh! ;)