Hau da hau, burukomiña!

batekjakin 1456131393809 Batek jakin! | 2007-09-16 17:39
2

Jeikitzea ez zait posible izan, benetan. Ohetik ari natzaizue, idazten beti bezela, baina ezin zutunik egon, ai ama!
Atzo Mutrikun egon nintzen, Kalbarioak zirela eta Goitibeherak ikusi eta gaueko "txanda"-ra. Mutrikuko kaleen egoera dela eta, dena dago aldapaz josia, atletismoko korrikalarien entrenamentua baino gogorragoa egin zitzaidan: hankak hautsiak nituen. Eta hobe nuen hori soilik izango bazen, burua ere egoera berean nuelako.
1954. urtean, Jensson Ridich filosofalariak esan bezela, "Noches alegres, mañanas tristes". Arraroa egingo zaizue baina, atzo gauean esaldi horri biraka ibili nintzen, agian abestiren bat asmatuko nuen horrekin; alkoholaren efetuek edozer egiten dute.
Eta esan bezela orain hemen nago, ohean. Bai damutu ere.

jolanda

jolanda 2007-09-16 17:52 #1

parrandista! jaja<br />

pello

pello 2007-09-18 08:28 #2

Batek badaki gurasoen zazpi aholkuk baino gehiago eakusten duela norbere buruaren burukominak. Ez dago burukomin sanoagorik, hori bai lezio sanoa: ez zaizu berehalakoan ahaztuko. Natura sanidadez betea dago: zaindu sanidade hori. Lezio horiekin daki batek.


Utzi iruzkina: