Maldrilgo ostera
Gorroto dut. Gorroto dut pentsaera arrotzeko jendea; orain, lehen baino gehiago. Moraltasunik ez, animalien pentsaerak eta mina emateko gogoa besterik ez daukate. Basatiak dira, berekoiak eta harroak. Ez naiz ari Bush-etaz hitz egiten, ez, beste gizatxar zikin batzuetaz baño.
Atzo, medikuarekin nuen zita Madrilen; han izan nintzen. Medikuarengana joan, eta hiru ordu pasa ostean buelta; hasieran egun lasaia zela zirudien. Baina "Alcalá de Henares"-en nengoela, taxi bati eskua altxatu nion, para zedin. Isiltasunean gindoazen, baina berak bazekien ez nintzela bertakoa; gidariak. "¿De dónde eres?" galdetu zidan; "De Euskal Herria" neuk berari. Begirakuna arraro bat gurutzatu zidan, eta gelditu behar nintzen tokian gelditu ninduen; ez zidan, ez eskerrikasko, eta ez agurrik esan. Baina ez zen hori izan dena, ez zoritxarrez. "Calle Provenio" delako batera nindoan, autobusa hartzera eta ondotik pasa zitzaidan gizon batek eskuan neukan papel guztiak bota zizkidan lurrera; "Perdone usted". Ez dakit zer pentsatu zuen, baina niri papelen bat irakurri orduko hasi zitzaidan arraro begiratzen. "¿Eres de la ETA?" esan zidan, beste ezer gabe. "¿Y tú eres gilipollas?" esan nion. Ordulariari begiratu, buelta erdia eman eta nire bidea jarraitu nuen; "fatxa zikiña".
Madrilen lehen aldiz izan naizena. Badakit orain zergatik diren Maldrildarrak hain fama txarrekoak; ez dut orokortzen, badakit jende on asko egongo dela. Baina ezin da ukatu, jende hau bezelakoak ere pila bat direla.
Zein urtetan bizi gara?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: