Sartu digute ziria. Entzun dugu han eta hemen "badator hegazti gripea". Ez nuke hotz jokatu nahi, badaude-eta gaitz horrek jota hil direnak, ustez. Irits zitekeen gripe dontsua eta ibili beharra zegoen kontuz. Ez da iritsi, beno batek daki! Baina bi ezagun ditut gripeak jota. Ez hegazti gripeak jota, jakina. Hegazti gripeak ziria sartu eta bere lehengusua bidali digu, beraren zain geunden bitartean. Zerura begira geunden eta lurretik etorri da azkenean birusa. Ez zegoen zertan arduratu. Birusak ezin jasan zezakeen beroa. Orduan zergatik horrenbeste zalaparta? Ez a...
Ez da freskagarria edan dudan lehen aldia. Luze joan zen atzokoa. Edo motz nondik begiratzen den! Esnatu egin nau gaur biharamunak. Edo esnatu egin dut biharamuna! Denborak bidali egingo du. Edo Coca Colak! Aurkeztuko ditut biharamunak Coca Colen bitartez . Ez bitza espero irakurleak igande oro. Nahiago ditut parrandak astegunetan bat batean sortutakoak: afari eder baten osteko afalondoak, mundua konpontzen pasatakoak... Irri batekin egiten diote ongi etorria biharamunari horiek guztiek: "zein ona izan zen atzokoa!". Bide batez eta nahiz-eta larunbata iza...
Nor ez da nor bada? Ni naiz nor , nor ere bada txakurra paseatzen duena eguerdian, eta mozkortu egin zena atzo, eta goiz jaiki dena gaur... Bloga aurkezteko esan zuen irakasle batek esaldi hori. Bistan da ez zekiela zer zen bloga. Zer aurkituko duzun blog honetan? Erantzuna badakizu jakinarazi iezadazu. Bien bitartean asmoa dut egunerokotasuna idazteko : egunekoak, biharamunak, ikuskizunak, lana, aktualitatea... Horretaz gain, egingo dut parte hartzen nabilen proiektuen jarraipena: elkartrukea, antzerki tailerra, gidoiak... Zer iruditzen? N...
zure lana ikusteko irrikitan gaude! badakigu ondo egingo duzula