LEHENENGO COCA COLA

knik 1456150550740 KniK | 2006-03-12 15:35

Ez da freskagarria edan dudan lehen aldia. Luze joan zen atzokoa. Edo motz nondik begiratzen den! Esnatu egin nau gaur biharamunak. Edo esnatu egin dut biharamuna! Denborak bidali egingo du. Edo Coca Colak! Aurkeztuko ditut biharamunak Coca Colen bitartez . Ez bitza espero irakurleak igande oro. Nahiago ditut parrandak astegunetan bat batean sortutakoak: afari eder baten osteko afalondoak, mundua konpontzen pasatakoak... Irri batekin egiten diote ongi etorria biharamunari horiek guztiek: "zein ona izan zen atzokoa!". Bide batez eta nahiz-eta larunbata iza...