"NOR DEN OROK DU BLOGA"
Nor ez da nor bada? Ni naiz nor , nor ere bada txakurra paseatzen duena eguerdian, eta mozkortu egin zena atzo, eta goiz jaiki dena gaur... Bloga aurkezteko esan zuen irakasle batek esaldi hori. Bistan da ez zekiela zer zen bloga.
Zer aurkituko duzun blog honetan? Erantzuna badakizu jakinarazi iezadazu. Bien bitartean asmoa dut egunerokotasuna idazteko : egunekoak, biharamunak, ikuskizunak, lana, aktualitatea... Horretaz gain, egingo dut parte hartzen nabilen proiektuen jarraipena: elkartrukea, antzerki tailerra, gidoiak... Zer iruditzen? Nahiko nituzke gomendioak.
Urruti dago blogaren definiziotik esaldi hori. Nik sortu egin dut neurea badaezpada. Izan nadin nor!
Iruzkinak
jonas 2006-03-11 23:39 #1
Ondo deritzot NORtasun krisialdi horretatik irteteko bide honi ekiteari. NOR blogariek baino ZER errealagoak egiten dituzte beste NOR horiek. Hemen denbora zarra-zarra galdu (ala irabazi?) eta striptease mota honen bitartez, norberaren burua pxka bat miresten ikasi.
Tira, ondo etorri.Neu ere banaiz nor duela hilabete batetik hona:
http://jonas.blogsome.com
Joxe joakin jauregi 2006-03-12 15:28 #2
<p>zure lana ikusteko irrikitan gaude! badakigu ondo egingo duzula</p>
Utzi iruzkina: