Hegazti ziriaren gripea
Sartu digute ziria. Entzun dugu han eta hemen "badator hegazti gripea". Ez nuke hotz jokatu nahi, badaude-eta gaitz horrek jota hil direnak, ustez.
Irits zitekeen gripe dontsua eta ibili beharra zegoen kontuz. Ez da iritsi, beno batek daki! Baina bi ezagun ditut gripeak jota. Ez hegazti gripeak jota, jakina. Hegazti gripeak ziria sartu eta bere lehengusua bidali digu, beraren zain geunden bitartean. Zerura begira geunden eta lurretik etorri da azkenean birusa.
Ez zegoen zertan arduratu. Birusak ezin jasan zezakeen beroa. Orduan zergatik horrenbeste zalaparta? Ez al da izan hegaztia ziria sartu digun bakarra? Hegazti gaixoak erabili egin ote dituzte trapu zaharrak estaltzeko?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: