EPOCHÊ

No profile photo Bidartekoan | 2008-08-14 11:29

Neuk ere gurako nuke targum bat idatzi, gurako nuke egia bakar hori neure pirqé gorriakaz hornitu, (Rabbí Eliezerrek baino ondinokarrenean ere hobeto eta neure burua gorago) eta glossa horren inguruetan pizti ikaragarriren bat (Zosimok berak baino) kolore bizi(ago)ez miniatu. Gurako nuke "tetramerein ten philosophian" bezalako berba gaitzez Nire poesia bete... Egia ziur bat eduki ezketino (Demagun "Jainkoa" demagun "Herria" demagun "Progresso epela" demagun lana, kotxea, etorkizun profesionala, etxea demagun makutoa, pina eta fularra, edo presk...


Margy

No profile photo Bidartekoan | 2008-06-14 19:57

Margy. Ez da Platero, nahiz eta bere begiak -gure ama zenak esango zukeen legez- txahalarenak baino handi eta politagoak diren; nik haulan imajinatzen baititut Juan Ramonek inozentziaz eta argiz beterik margoturiko Plateroren begiak, tximeleta alai eta etengabe harrituak esateko, Margyren begiak lakoak. Baina Margy ez da urrezurizkoa, izatekotan urregorria datorkio hobeto ebonyi mandako bati. Lehen aldian, Kortesetik beherantz gentozenean, erdi gezurra esan zidan, esan zidan Burkina Fasokoa zela, eta ez, gehienak bezala, Nigeriarra. Baina inork ez luke esango gezurra dionik, bere begiek era...


Azken iruzkinak