Arduino bertsioak

1
zerobat 1456153894160 Zero.Bat | 2019-05-13 23:22

Nahiz eta aspaldi ezer gutxi idatzi, ez naiz egon zerura begiratzen. Nere proiektuaren emaitza plaka integratu bat egin nahi nuen. Nik ezagutzen ditut 2 plaka mota: alde batetik prototipoak egiteko plaka, Arduino UNO deitzen dena. Plaka integratuak egiteko, beste modelo bat dago, txip berberean oinarrituta. Arduino nano deitzen da eta askoz konpaktoagoa izanda ere, ezaugarri berdinak ditu. Plaka integratu batean askoz errazago soldatu daiteke, eta kontsumoa ere murriztuagoa dauka. Konponente gutxiago edukita, murrizpena argi ikusten da Gauza da, kopia txinatar bat598zuk erosita ezin ...


Azken egunotan bueltaka ari nitzaion energi kontsumoari arduino batean. Irakurri eta gero, ikusi nuen posible dela "lotara" bidali, eta watchdog bati esker esnatzea, zeozer egitea, eta berriz lotara bidali. Prosezu honi esker energia asko aurrezten da. Esan bai, baina egitea ez da hain erraza. Honako pausu hauek segitu ditut: Elektronika nahiko ahaztuta neukanez, led bat kliskatzea, utxaronaldi bat egin eta gero. Konekzioak, eta abar ondo doazela Hardware berdinarekin led kiskatzea, baina itxaronaldi bat erabili ordez, lotara bidali arduino, eta esnatzen zenean, piztu berriz. Behin ik...


Refactoring arduino

zerobat 1456153894160 Zero.Bat | 2019-02-17 00:25

Hau nota azkar bat da refactor egiteko: Oso fitxategi handia egiten ari bada, zatitu eta bakoitza .ino amaierarekin izendatu. Karpeta berdinean egotearekin nahiko. Ez da includerik ez ezer egin behar. Zuzenean deitu, eta kitto. Egunen batean nire makefile propioa egingo dut :D  


Arduino ordua barne

zerobat 1456153894160 Zero.Bat | 2019-02-13 00:17

Bueno, aspaldi neukan gehitzeko benetazko erlojua jartzeko arduinori. DS3231 sensore batekin egin dut, alegia. Konekzio guztiak holako argazkian ikus daiteke: erresistentzia gabe, kableak zuzenean lotu bata besteari.   Erreza zen kodigoa, internetik atera baino ez zen egin behar. Hona hemen emaitza. Pozaren pozez, gauzak apurka apurka badoaz onera. Proiektu honen iturburu guztia, hemen eskegi dut. Faltan daukat diagrama onak egiteko tresna on bat. Dia-rekin saiatu naiz, baina oso exkax geratzen da, auker libre on askorik ez dago, egia esateko :(


Apurka apurka, gauzak hobera dijoaz. MicroSD bat erosita, eta modulua jarrita, lortu dut, beste eguneko datuak csv formatu batean gordetzea microSD batean. Kontuz ibili behar da microSDa fat16 formatuan egotea, eta fitxategien izena 8.3 konbentzioa jarraitzea Hona hemen nola geratzen den zirkuitoa. Kableak edonon: Hurrengo argazkiak erakusten du zer daukan microSDak datalog.txt izeneko fitxategian Eta azkenengo hau serial portutik irtetzen dena. Aurreko eguneko logginga ez dut kendu, baizik eta csvra doan esaldia inprimatu. Ez dago oso txukun, baina gaurkorako neukana amaitu dut. Pri...


Azkenik, heldu zitzaizkidan errasistentziak. Horiei esker, eta zitali esker, azkenean daukat nire lehenengo prototipoa. tenperatura eta hezetazuna neurtzeko. Hona hemen protoboard montata, ikusten da gutxi gora behea nola doan muntaia PC monitorean tenperatura eta hezetasun neurriak Hemendik aurrera, beste 2 iterazio eghiago: Hau amaitu aurretik, datu horiek micro SD batean gorde nahi ditut Geroago, arduino berak erakutsi ditzala datu horiek LCD batean Hirugarrenez, GSM modulo bat eta IoT SIM batekin datu horiek bidaltzea zerbitzari batera Datu horiek gero zerbitzarian beste ...


Etxeko ganbarako tenperatura zein hezetasunaren neurriak eduki nahi nituen. Istorikoa, alegia. Nik neuk egindakoa izatea pentsatu nuen, eta hara hasi nintzen arduinori buruz irakurtzen. Arduino, dakidanez, hardware librea da. Saltzatile asko dago, eta errez lortu dezakezu bat. Nire kasuan aliexpressera eskatu nuena: One set UNO R3 CH340G+Chip 16Mhz For Arduino UNO R3 Development board, hain zuzen ere. Izena jartzen dut, zeren eskatu eta gero, egun (gau bat hobeto esanda) bat egon naiz ez zuelako konektatzen. Hara non egon ziren arazoak, edo begiratu beharrezkoak (GNU/Linux sistema eragi...


Azken iruzkinak