Arduino lotara bidaltzen

zerobat 1456153894160 Zero.Bat | 2019-03-07 00:08

Azken egunotan bueltaka ari nitzaion energi kontsumoari arduino batean. Irakurri eta gero, ikusi nuen posible dela "lotara" bidali, eta watchdog bati esker esnatzea, zeozer egitea, eta berriz lotara bidali. Prosezu honi esker energia asko aurrezten da.

Esan bai, baina egitea ez da hain erraza. Honako pausu hauek segitu ditut:

  1. Elektronika nahiko ahaztuta neukanez, led bat kliskatzea, utxaronaldi bat egin eta gero. Konekzioak, eta abar ondo doazela
  2. Hardware berdinarekin led kiskatzea, baina itxaronaldi bat erabili ordez, lotara bidali arduino, eta esnatzen zenean, piztu berriz.
  3. Behin ikusita lotaraztea posiblea zela, eginda neukan aurreko plaka berrerabiliz lotara bidali.

Egia esateko, nire zalantzak ditut ea zenbat energia aurreztuko duen. Energia neurtzeko, eta benetazko kontsumoa ikusteko, bateria bat jarri nuen zirkuitoa elikatzen. Neurri guztiak amaituta ditudanean, emaitzak hemen azalduko ditut.

Dena den, led pare bat dihardute piztuta (power eta RTCa), eta nik uste horiek zapuztuko dutela nire energia aurrezteko gogoa. Ikusikogu.

Kodea, tildegit-en


Utzi iruzkina: