Arduino bertsioak

zerobat 1456153894160 Zero.Bat | 2019-05-13 23:22
1

Nahiz eta aspaldi ezer gutxi idatzi, ez naiz egon zerura begiratzen. Nere proiektuaren emaitza plaka integratu bat egin nahi nuen. Nik ezagutzen ditut 2 plaka mota: alde batetik prototipoak egiteko plaka, Arduino UNO deitzen dena.

Arduino UNO. Portu asko dauka erraz konektatzeko

Plaka integratuak egiteko, beste modelo bat dago, txip berberean oinarrituta. Arduino nano deitzen da eta askoz konpaktoagoa izanda ere, ezaugarri berdinak ditu. Plaka integratu batean askoz errazago soldatu daiteke, eta kontsumoa ere murriztuagoa dauka. Konponente gutxiago edukita, murrizpena argi ikusten da

Arduino nanoren irudia.Plaka txikiagoa eta konponente gutxiago ditu.

Gauza da, kopia txinatar bat598zuk erosita ezin da kalitatea bermatu. Azken finean ordaindutakoaren prezioa jasotzen da.

Ba behin plaka hasitaneukala, neukan arduino nano konektatu grabatzeko programa, eta hara, ez zebilela. Bereak eta bost bota ondoren, pentsatu behar dut zer egin.

Arduino plaka integratua. Oso amateur

Aukerarik errezena, eta egin dudana, izan da beste arduino nano batzuk erosi, baina hauek lagun batek aldez aurretik erositakoak izanda, ez neukala arazo berdina edukiko argi neukan. Jaso bezain laister, oinarrizkoen programa grabatzea oso erraz egin nuenez, horiek erabiliko ditudala argi asko daukat.

Dagoeneko egin dudan plakatik konponenteak kendu beharko ditut. Espero dut oso zail ez izatea.

Eta azkenengoz, daukadan arduino, nik uste bootloaderra falta zaiola, zeren GNU/Linuxek ez ditu ikusten konektatuta egonda ere. Guida hau segiko dut, ea ahal dudan berriz erabili. nahiz eta bi eurotara heldu ere haien prezioa, gauzak botatzea amorru bizia ematen dit.


Utzi iruzkina: