Arduinori datuak grabatzen micro sd batean

zerobat 1456153894160 Zero.Bat | 2019-01-31 00:47
1

Apurka apurka, gauzak hobera dijoaz. MicroSD bat erosita, eta modulua jarrita, lortu dut, beste eguneko datuak csv formatu batean gordetzea microSD batean. Kontuz ibili behar da microSDa fat16 formatuan egotea, eta fitxategien izena 8.3 konbentzioa jarraitzea

Hona hemen nola geratzen den zirkuitoa. Kableak edonon:

Arduino micro sd eta tenperatura eta hezetasun sensoreekin

Hurrengo argazkiak erakusten du zer daukan microSDak datalog.txt izeneko fitxategian

Eta azkenengo hau serial portutik irtetzen dena. Aurreko eguneko logginga ez dut kendu, baizik eta csvra doan esaldia inprimatu. Ez dago oso txukun, baina gaurkorako neukana amaitu dut. Primeran

Serial portutik irtetzen den mezu sorta


Utzi iruzkina: