Arduinorekin saltzeatzen

zerobat 1456153894160 Zero.Bat | 2019-01-23 23:53

Etxeko ganbarako tenperatura zein hezetasunaren neurriak eduki nahi nituen. Istorikoa, alegia. Nik neuk egindakoa izatea pentsatu nuen, eta hara hasi nintzen arduinori buruz irakurtzen.

Arduino, dakidanez, hardware librea da. Saltzatile asko dago, eta errez lortu dezakezu bat. Nire kasuan aliexpressera eskatu nuena: One set UNO R3 CH340G+Chip 16Mhz For Arduino UNO R3 Development board, hain zuzen ere.

Arduino Uno txinatar bertsioa AT328P chiparekin

Izena jartzen dut, zeren eskatu eta gero, egun (gau bat hobeto esanda) bat egon naiz ez zuelako konektatzen. Hara non egon ziren arazoak, edo begiratu beharrezkoak (GNU/Linux sistema eragilarekin bazaude)

  • ch34x modulua kargatuta egon behar da (lsmod exekutatu eta gero)
  • Arduino IDEan, berez ez da arduino UNO bat. Nire kasuan Arduino Nano aukeratu behar izan dut, eta bertako aukeren artean MEGA328P aukera ezarri

Bi gauza hauek ikusi eta gero, gai izan naiz chipean nire lehenengo programa erretzen. Benetan erreza eta azkarra.

Hurrengo pausua izango da sentsorea konektatu tenperatura hartzeko. Ea erresistentziak heltzen zaizkidan. Ostantzien, micro sd batean gorde (dagoeneko etxean).

Ea ondo egiten dudan!

 


Utzi iruzkina: