4. DBHko Zientzikaria

zientzia gurean

Apirilaren 26an 25 urte beteko dira Txernobilgo hondamendia gertatu zela. Horrelako datak aproposak izaten dira gertatutakoa oroitzeko. Aurten, baina, lehenago berritu zaigu denoi oroimena: Japoniako Fukushima zentraleko istripuak ekarri digu gogora ordukoa. —        Astebete igaro da Japonian inoiz neurtutako lurrikararik handienak herrialdea astindu zuenetik, eta, Fukushimako Daiichi zentralean azkenean zer gertatuko den ez dakigun arren, askok Txernobilgo hondamendiarekin parekatu dute dagoeneko. Izatez, bata eta bestea ez dira berdinak; ez istripu...


Pasa den martxoak 24an 2010eko zientzia-dibulgazioko Elhuyar sariak banatu ziren. Nabarmenenak Naroa Aldanondok eta José María Rivadeneyrak izan dira, dibulgazio-artikuluen kategoriako sariak jaso dituzte, antxoei eta Interneteko banda-zabalerari buruzko artikuluengatik, hurrenez hurren. Elhuyar Fundazioaren Merezimendu saria Jose Ramon Etxebarriarentzat izan da. Xabier Martin-i zientzia-kazetaritzaren arloko saria eman diote, Berrian argitaratutako artikulukagatik, "Kate bereko begiak". Azken honek niri gehien harritu nauena izan da, izan ere, gure eboluzioari buru hitz egiten du, nea...


Aspartamoak minbizia eta erditze goiztiarra eragiten dituela ezeztatu du EFSA Europako Elikagai Segurtasunerako Agintaritzak, elikagai honi buruzko ikerketak gauzatu ostean. Izan ere, orain dela urte asko onartu zen aspartamoaren erabilera Europan eta beste herrialde batzuetan, eta oso erabilia da azukrearen ordez edari eta janari askotan. Baina ikerketa batzuek minbiziarekin eta erditze goiztiarrarekin erlazionatu zuten. Hori dela eta EFSAk, batetik Onkologia eta ingurumen zientzien fundazioan, saguekin egindako azterketa bat ondo ikertu zuen. Saguei plazenta bidez aspartamoa eman zie...


Martxoan Cancer Cell izeneko aldizkari batean argitaratukoaren arabera, lorpen handiak egin dituzte bularreko minbizia zerk eragiten duen jakiteko bidean. Izan ere, ikusi dute SIRT3 delako proteinaren faltak eragiten omen du gaixotasun hau aurrera egitea. Harvardeko unibertsitateko Marcia Haigis izan da ikerketako burua, eta harekin egon da Arkaitz Carracedo Cic Bioguneko(Biozientzietako ikerkuntza koperatiboko zentroa) Proteokimika Laborategiko Ikertzailea. Proiektu honen helburua zelula normalen eta minbizi zelulen arteko ezberdintasunak aztertzea eta kaltetutako zelulak nola tratatz...


Gaur egun organo-transplante asko eta asko egiten ari dira, eta horren ondoren oso ongi zaindu beharra  izaten dute pertsonek, bizitza osoan kontrolatu beharreko gauza bilakatzen baitzaie. Ebakuntza egin ondoren, organoek errefusak sortzen dituzte, hau da, gure gorputzak organoa onartzen ez duenean sortzen dituen eragin kaltegarriak. Baita ere sarritan azterketak egin behar dira, organoa egoera onean dagoen jakiteko. Gaur egun, organoen egoera aztetzeko, biopsiak egiten dira,  hau da, transplantatutako organoaren zati txikiak hartu, eta horren ondoren analizatu. Transplantea e...


Donostiako Zientziaren Kutxaguneari izena aldatu diote bere hamargarren urtemugan. Arkimedes matematikari greziarraren ateraldiarekin izendatu dute. Kutxagunea zientzia museo bat baino gehiago da. Hamar urteren ondoren, berriro izendatzeko beharra geneukan. Izen bakuna aukeratu dugu, hizkuntza guztietan ulertzen dena eta zientziarekin berehala lotzen dena: Eureka!». Hori esanez eman zuen berria Ignacio Zuzuarregik, Koperniko aretoan. Hala ere, beste aldaketa batzuk ere izango dira, izan ere, Zuzuarregik Felix Aresen kargua hartuko du, eta hortaz instalazio berriak, eskaintza berriak,...


Stuttgarten dagoen Fraunhofer Institutuak, hiru diemntsiotako azala ekoizten du. Giza azaletik zelulak hartzen dituzte. Gero, teknika batzuen bitartez, zelula horiek isolatu eta ugaldu egiten dira ehun berri bat osatu arte. Errobotek eraikitzen dute azala eta horrek produkziorako beharrezkoak diren giro garbi eta esterila ahalbidetzen du. Jakin beharra dago, edozein organismo arrotz, kapaza izango zela prozesua zapuzteko. Orain arte artifizialki sortutako azala, geruza bakar batekoa zen eta hiru dimentsiotakoa izatea, aurrera pauso nabarmena izan da. Gainera, etorkizunean, teknika...


Datorren urtean 25 urte beteko ditu 29 herrialdek Montrealgo Protokoloa sinatu zutela. Ozono-geruzari kalte egiten dioten gasak erabiltzeari uztea da helburu nagusia eta handik aurrera beste 162 herrialdek ere hartu dute parte, nahiz eta denek ez duten maila berean betetzen. Ikertzaileek martxoan Artikoaren gaineko ozono-geruza inoiz baino meheagoa dela frogatu baitute, azken asteotan zegoen ozonoaren erdia suntsitu da Artikoan, Poloen eta Itsasoaren ikerketarako Alfred Wegener Institutuaren arabera). Ozono-geruza estratosferan dago, lurrazaletik 15-35 km-ra, eta Eguzkitik datorren B ...


Produktu preziatua da Kantauriko antxoa, freskoa zein kontserban aurkitu dezakeguna, barietate askoan gainera. Gauza da, antxoa horrek, kantaurikoak, ezaugarri sentsorial bereziak dituela: irmotasuna eta zapore apur bat mingotsa du. Kontsumitzaileak gogoko ditu ezaugarri horiek, eta kontsumitzen duen arrainaren jatorria zein den jakiteko eskubide osoa du, inolako iruzurretan erori gabe.Kontua da antxoa guztiak direla Engraulis encrasicolus espeziekoak: nahiz eta Bizkaiko Golkokoa, Ipar Itsasokoa, Adriatikokoa, Mediterraneoko mendebaldekoa, Cadizko kostaldekoa, Portugalgo kostaldekoa ...


Zientzialariek urteak daramatzate aireko trafikoak prezipitazioetan izan ditzakeen eraginak aztertzen; kontuak zalantza eta espekulazio ugari sortu ditu, gainera. Alde horretatik, ikerketa berri baten datuak argigarriak izan litezke. Hegazkinek kondizio zehatz batzuetan hegan egitean euria edo elurra eragin dezaketela egiaztatu dute.Hegazkinak kondizio batzuetan prezipitazioak eragiteko gai direla oraintsu baieztatu dute ikertzaileek. Ez da berria gizakiaren jarduerak eguraldiaren jokabidean nabarmen eragiten duela. Eta, era berean, hegazkinek lainoetan uzten dituzten arrasto bitxiak...


biodurangobhi 1456131655298

Astero zientziaren inguruko berriak