ELHUYAR SARIAK 2010
Pasa den martxoak 24an 2010eko zientzia-dibulgazioko Elhuyar sariak banatu ziren. Nabarmenenak Naroa Aldanondok eta José María Rivadeneyrak izan dira, dibulgazio-artikuluen kategoriako sariak jaso dituzte, antxoei eta Interneteko banda-zabalerari buruzko artikuluengatik, hurrenez hurren. Elhuyar Fundazioaren Merezimendu saria Jose Ramon Etxebarriarentzat izan da. Xabier Martin-i zientzia-kazetaritzaren arloko saria eman diote, Berrian argitaratutako artikulukagatik, "Kate bereko begiak".
Kazetariak bere artikuluan zioenez, duela milaka urte Homo Neanderthalensis taldeko
banakoek eta sapiens taldekoek harremanetan egon ziren. Haien artean gurutzatu
egin ziren eta ondorengoak izan zituzten. Ondorengo horiek emankorrak ziren eta
horren froga gizakion genoman dago. Gure genomaren %1 eta %4 arteko kopurua
Neandertalengandik datorkigu, geneen %2 inguru. Horrek esan nahi du,
zientzialariek orain arte uste zutenaren kontra, Neandertalek desagertu baino
lehen ondorengoak ustea lortu zutela eta gizakiok euren zati oso txiki bat
dugula.
Baina,
egia esan, hori ez da leku guztietan gertatzen, izan ere bi adarretako banakoen
nahasketa Afrikatik kanpo gertatu zen eta bakarrik Europako eta Asiako
sapiens-etan azaltzen direlako neanderthalgo gizakien geneak.
Kroaziako
Vindiglia haitzuloan aurkitutako hiru fosilen ADN-az baliatuta sekuentziatu
dute Neanderthalgo gizakiaren genoma; eta Espainiako, Errusiako eta Alemaniako
beste haitzulo batzuetan aurkitutako beste hiru neanderthalen sekuentziazio
bukatugabeekin lagundu dute ikerketa.
Hau
oso aurkikuntza garrantzitsua da eta asko laguntzen du gaur egungo gizakia
hobeto ezagutzen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: