Giza azala sintetizatzen dute mekanikoki

biodurangobhi 1456131655298 4. DBHko Zientzikaria | 2011-05-09 16:32


Stuttgarten dagoen Fraunhofer Institutuak, hiru diemntsiotako azala ekoizten du. Giza azaletik zelulak hartzen dituzte. Gero, teknika batzuen bitartez, zelula horiek isolatu eta ugaldu egiten dira ehun berri bat osatu arte.

Errobotek eraikitzen dute azala eta horrek produkziorako beharrezkoak diren giro garbi eta esterila ahalbidetzen du. Jakin beharra dago, edozein organismo arrotz, kapaza izango zela prozesua zapuzteko.

Orain arte artifizialki sortutako azala, geruza bakar batekoa zen eta hiru dimentsiotakoa izatea, aurrera pauso nabarmena izan da. Gainera, etorkizunean, teknika hau organo artifizialak sortzeko erabili ahalko litzateke.

Baina oraingoz, zientzialariek esperimentuetarako soilik erabili ahalko dute, Europar Batasunak ez baitu horrelakorik erabiltzen uzten operazio normal batean.

Iturria



Utzi iruzkina: