Eureka! Zientzia Museoa

biodurangobhi 1456131655298 4. DBHko Zientzikaria | 2011-05-17 11:25

Donostiako Zientziaren Kutxaguneari izena aldatu diote bere hamargarren urtemugan. Arkimedes matematikari greziarraren ateraldiarekin izendatu dute.

Kutxagunea zientzia museo bat baino gehiago da. Hamar urteren ondoren, berriro izendatzeko beharra geneukan. Izen bakuna aukeratu dugu, hizkuntza guztietan ulertzen dena eta zientziarekin berehala lotzen dena: Eureka!». Hori esanez eman zuen berria Ignacio Zuzuarregik, Koperniko aretoan. Hala ere, beste aldaketa batzuk ere izango dira, izan ere, Zuzuarregik Felix Aresen kargua hartuko du, eta hortaz instalazio berriak, eskaintza berriak, zuzendari berriak... ere agertuko dira.

Eureka esamoldeak, “Lortu dut” esan nahi du, eta horren bidez nahi dute zientzia kutxaguneko arduradunek, orain arteko arrakasta paregabea errepikatzea edota hobetzea. 1.417.314 lagunek bisitatu dute museoa hamar urtetan eta 492.313 eskola egon dira baita ere urte hauetan zientzia museoan. Zientzia museo gehienek urte hasieran bisita ugari izaten dituzte , eta gero bisita horiek murriztu egiten dira, aldiz, Eureka zientzia kutxategiaren kasua desberdina da. Felix Areseren arabera, erronka gogorra izan zen zientzia museo honen proiektua aurrera atera izatea.

Euskal Herrian krisi garaia den arren, Eurekaren kasua bestelakoa da, izan ere, hamar urteotan, familian 781.498 lagun joan dira eta talde antolatuetan, 144.096 lagun. Pertsona guzti horiek leku guztietatik datoz. Horren adibide argia aparkalekuak dira, izan ere, ez dago lekurik kotxea uzteko, aparkalekuak beterik daudelako.

Zientzia kutxagunearen eta Eurekaren funtzioa berdina da, didaktikoa. Amaitzear den ikasturtean 33 tailer didaktiko zabalduko dituzte, eta hurrengoan 35. Gainera tailerren eremua handitzeko, Txiki Klik eremua zabalduko dute.

Horrez gain, udalekuak antolatu izan dira aurreko urteetan eta aurrerantzean txanda gehiago antolatuko dituzte udan zein neguan, haurrei zientziarekin lotutako udalekuak eskaintzeko, non esperimentuak egiteko aukerak emango dizkieten haurrei.


Utzi iruzkina: