Aurkikuntza berriak organoen transplantatuen erabilpenean

biodurangobhi 1456131655298 4. DBHko Zientzikaria | 2011-05-17 11:27


Gaur egun organo-transplante asko eta asko egiten ari dira, eta horren ondoren oso ongi zaindu beharra  izaten dute pertsonek, bizitza osoan kontrolatu beharreko gauza bilakatzen baitzaie. Ebakuntza egin ondoren, organoek errefusak sortzen dituzte, hau da, gure gorputzak organoa onartzen ez duenean sortzen dituen eragin kaltegarriak. Baita ere sarritan azterketak egin behar dira, organoa egoera onean dagoen jakiteko. Gaur egun, organoen egoera aztetzeko, biopsiak egiten dira,  hau da, transplantatutako organoaren zati txikiak hartu, eta horren ondoren analizatu. Transplantea egin ondoren, lehenengo urteetan hamabi biopsia inguru egin ohi dira eta hurrengo lau bost urteetan, beste bi edo hiru. Metodo hauek denbora asko irauten dute eta nahiko luze egiten dira. Horregaitik, Estatu Batuetan, Stanford Unibertsitateko ikertzaile batzuek kontrol hauek errazago bilakatzeko era bat aurkeztu dute, odol analizien bidez, organoen egoeta jakitea. Ikertzaile hauek, odolean errefusaren adierazleren bat zegoela susmatzen zuten, izan ere errefusa gertatzen zenean, transplantatutako zelulak pixkanaka hil egiten ziren eta ADN zatiak hartzailearen odolean sartzen ziren. Beraz beti agertzen da odolean ADN apur bat, baina errefusa gertatzerakoan, maila handitu egiten da. Hau guztiaz horretan ohartu ziren: aitatasun-probetan edota hilketa-kasuetan egiten den moduan, transplantatutako pertsonei odol-laginak hartu, eta hango ADN pertsona horrena berarena edo organoarena den aztertu zuten, eta gauza bera kasu honekin egin zuten. Oraindik hobetu beharreko proba da, izan ere ez da oso garatua oraindik, baina esaten dutenez, arrakasta handia izan dezake.


iturria


Utzi iruzkina: