Munduko tren-tunel luze eta sakonena eraikitzen diardute Suitzako Alpeetan. Suitzan Alpeetako San Gotardo mendiaren oinean hasten den tunelak, Zurcí eta Milanen arteko trenen zirkulazioa erraztuko du, ibilbidea relieve aldaketarik gabe utziz. Horrela Zurich eta Milanen arteko tren bidaia, 4 ordukoa izatetik 2,5 ordukoa izatera igaroko da. 250km/h –ko abiadura izando duen trena San Gotardo mendiaren oinean desagertu eta minutu gutxira Alpeen beste aldean agertu ahal izando da. Alpeen azpitik igaroko den tunela 2018m-ko altitudean hasiko da, 57km-ko luzeera eta 2km-ko sakonera...
Duela 20.000tik 50.000ra bitarteko urteetan bizi izan zen zikoin erraldoi bat aurkitu dute Indonesiako Flores irlan. Hobeto esanda, desagertutako zikoina erraldoi horren fosilak aurkitu dituzte: ikertzaileen ustez, bi metro inguruko altuera izango zuen eta 16 kg- ko pisua. Zikoin horren lau hezur aurkitu dituzte; eta haren tamaina handia ikusita, animalia lurtarra izan behar zuela ondorioztatu da, hegan egiteko gai izango ez baitzen.Ikertzaileen iritziz, zikoina erraldoi horren dietaren parte bat izan zitezkeen “homo floresiensis” hominidoak. Izan ere, hauek ere leku berean bizi...