San Gotardoko tunela
Munduko tren-tunel luze eta sakonena eraikitzen diardute Suitzako Alpeetan.
Suitzan Alpeetako San Gotardo mendiaren oinean
hasten den tunelak, Zurcí eta Milanen arteko trenen zirkulazioa erraztuko du,
ibilbidea relieve aldaketarik gabe utziz.
Horrela Zurich eta Milanen arteko tren bidaia, 4
ordukoa izatetik 2,5 ordukoa izatera igaroko da.
250km/h –ko abiadura izando duen trena San Gotardo
mendiaren oinean desagertu eta minutu gutxira Alpeen beste aldean agertu ahal
izando da. Alpeen azpitik igaroko den tunela 2018m-ko altitudean hasiko da,
57km-ko luzeera eta 2km-ko sakonera izando du, eta puntu batzueta 2400m-ko
sakonera izatera iritziko da.
Espero da 2017- rako lurpeko tunel hau bukatuta
egotea. Merkataritzarako garraiobide nagusia izango da Suitzan, eta urtero
Alpeak zeharkatzen dituzten miloi bat kamioien lana ordezkatuko du.
Aurreikusten da, San Gotardoko tuneletik 40 milioi tona merkantzia igaroko
direla artero.
Suitzak 7,5 milioi € inbertitu ditu tunela egiteko obran, eta guztira 80 milioi € behar izan dira lana bere osotasunean
egiteko, kontuan hartuta egin behar izan diren ikerketa guztiak.
Tunela bukatzerako 25 milioi tona harri egongo dira bertatik aterata (Keopseko piramidearen 5 erreplika egiteko beste). Harri horretako asko Lucernako lakura botako da, eta kalitate oneneko harria tunelaren obran erabiltzeko porlana egiteko erabiliko da.
Tunela egiteko 15 urte behar
izan dira, 2002 an hasi ziren lanak, eta momentu honetan 2000 langilek diardute
lanean.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: