Kategoria: fisika
Munduko tren-tunel luze eta sakonena eraikitzen diardute Suitzako Alpeetan. Suitzan Alpeetako San Gotardo mendiaren oinean hasten den tunelak, Zurcí eta Milanen arteko trenen zirkulazioa erraztuko du, ibilbidea relieve aldaketarik gabe utziz. Horrela Zurich eta Milanen arteko tren bidaia, 4 ordukoa izatetik 2,5 ordukoa izatera igaroko da. 250km/h –ko abiadura izando duen trena San Gotardo mendiaren oinean desagertu eta minutu gutxira Alpeen beste aldean agertu ahal izando da. Alpeen azpitik igaroko den tunela 2018m-ko altitudean hasiko da, 57km-ko luzeera eta 2km-ko sakonera...
Sarri damutu naiz Fisika ikasi ez izanaz. Tira, damutu bai, baina modu pixka bat artifizial batez; izan ere, orain ere ez nuke aukeratuko ikasketa moduan: asko ikasi behar da eta argi daukat ni, edozer bainoago, alperra naizela, zer egingo zaio. Dena dela, interes handiz jarraitu dut beti Fisika, Astronomia eta antzekoen ingurua; izan ere, Fisikaren mugetan sortzen baitira aspaldian bizitza askotan zentzugabe honen zentzuari buruzko –badakizue: nortzuk gara? nondik gatoz? noiz jubilatuko naiz? - hipotesi harrigarri asko eta asko. Horietako batek dio balitekeela egotea ez unibertso bak...
Posible al da bi tokitan batera egotea? Partikula subatomikoak zurrunak al dira? Ba al da materiarik? Eta arimarik? Harrigarria badirudi ere galdera hauek gaur egungo fisiko garaikideek planteatzen dituztenetariko batzuk besterik ez dira. Itaun hauen erantzunek garbi asko erakusten digute fisika garaikideak gure mundu ikusmoldea aldatu duela eta ezbairik gabe, etorkizunean ere aldatzera eramango gaituela. Zientziak orokorrean ordea betidanik, hominidoen garaitik ziur aski, eman izan dizkio ostiko indartsuak gizakiak mundua ulertzeko izan dituen pentsamolde desberdinei. Ezagupen hauen atzeti...
Ez litzateke gezur handia Oteiza = Hutsa idaztea, bainan oraingoan formula aldrebesago bat aurkezten dugu bestelako elementu batzuk tarteko. Izan ere, ez da Hutsa artean landu den kontzeptu bat soilik, ongi ezagutzeko alderdi gehiagotatik begiratu behar zaion gai bat baizik. Formula hauxe izango dugu guk Hutsaren inguruko kontuak ezagutzeko bidelagun, formula honen esanahi ezkutukoa zein den argitzen saiatuko baikara. Dakizuenez, azaleko formula eta honakoa Kasimir + KasimirOteiza = Hutsa berdinak dira. Lehenengo bistadizoan ikusten dugunez, Hutsaren inguruan Oteizaz gain bi Kasimir ere ag...
Khronoaren idea' Graikoetan Graiko textuak irakurten ditugunean, batez ere epokhê classicokoak, eta batera Grammatikêaren structurak ikhertzen baldin ba ditugu, berehala conturatuko gara nola hizkuntza hunen bidez expressatzen den ikhuspunctua gaur-eguneam Physikê Berriaren basean dagoen conceptionea den. Ezin erran dezaket hau zergatik hunela den., ala coincidentia simples bat den, ala behar bá da hunela gerthatu den, zeren eta Physikalari handi eta onak Eurôpên bethi danik hellênistak izan bait dira, ala nola ikhertzalariek conturatu bait ziren eurôpar hizkuntza ber...