Zikoin erraldoia
Duela 20.000tik 50.000ra bitarteko urteetan bizi izan zen zikoin erraldoi bat aurkitu dute Indonesiako Flores irlan. Hobeto esanda, desagertutako zikoina erraldoi horren fosilak aurkitu dituzte: ikertzaileen ustez, bi metro inguruko altuera izango zuen eta 16 kg- ko pisua. Zikoin horren lau hezur aurkitu dituzte; eta haren tamaina handia ikusita, animalia lurtarra izan behar zuela ondorioztatu da, hegan egiteko gai izango ez baitzen.
Ikertzaileen iritziz, zikoina erraldoi horren dietaren parte bat izan zitezkeen “homo floresiensis” hominidoak. Izan ere, hauek ere leku berean bizi ziren. “Hobbitak” ere deitzen zitzaien gizaki horiei, oso altuera txikia baitzuten (metro batekoa, gutxi gorabehera).
Zientzialariek uste dutenez, eboluzio eta tamaina aldakuntza hau, “ Irla efektua” gertaeraren eraginpekoa da. Izan ere, irletan tamaina arraroko espezie asko (elefante nanoak edo arratoi erraldoiak, kasurako) aurkitu dituzte. Pleistozenoren bukaeran desagertu omen zen zikoin espezie hau.Hainbat arrazoik bultzatu naute albiste hau aukeratzera. Lehenik eta behin, oso interesgarria eta berezia iruditu zait, eta beraz, gustukoa izango zenutela pentsatu dut. Beste alde batetik, gure mailarako egokia iruditu zait, izan ere eman berri dugun zenbait kontzeptu biltzen dira hartan: espezieak eta espeziazioa, froga paleontologikoak ( fosilak), hominidoak eta Lurraren historiaren aldiak.
Nire ustez hau oso albiste bitxia da.
Nik gauza asko ikasi ditut albiste hau prestatzerakoan; adibidez, hobbitak zer
ziren ( inoiz ez nuelako haien berri izan) edota irla efektua zer zen. Gainera,
benetan harrigarria iruditu zait hain zikoin handiak existitu izana, orain dela
ez hainbeste denbora ( Lurraren adinarekin konparatuta gutxienez). Halaber, ere
oso harrigarria da “ Irla efektua” zer den eta zelako espezie bitxiak sor
daitezkeen haren ondorioz. Laburtuta, niri albiste hau oso interesgarria
iruditu zait eta espero dut zuei ere gustatu izatea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: