Bularreko minbizi-zelulen metabolismoa aldatzen duen proteina bat aurkitu dute

biodurangobhi 1456131655298 4. DBHko Zientzikaria | 2011-05-25 10:56

Martxoan Cancer Cell izeneko aldizkari batean argitaratukoaren arabera, lorpen handiak egin dituzte bularreko minbizia zerk eragiten duen jakiteko bidean.

Izan ere, ikusi dute SIRT3 delako proteinaren faltak eragiten omen du gaixotasun hau aurrera egitea.



Harvardeko unibertsitateko Marcia Haigis izan da ikerketako burua, eta harekin egon da Arkaitz Carracedo Cic Bioguneko(Biozientzietako ikerkuntza koperatiboko zentroa) Proteokimika Laborategiko Ikertzailea.

Proiektu honen helburua zelula normalen eta minbizi zelulen arteko ezberdintasunak aztertzea eta kaltetutako zelulak nola tratatzea jakitea da.

Orain dela 100 urte inguru Otto Warburg izeneko zientifiko batek minbizi zelulek metabolismo berezi bat zutela.Haren ustez minbizi zelulek elikagaiak ez zituzten erabiltzen energia lortzeko, zelula gehiago sortzeko baizik. Metabolismoaren aldaketa horri Warburg efektua izena jarri diotela azaldu zuen Carracedok.

Haigis doktorearen taldeak zelulen metabolismoa erregulatzen duten proteina batzuetan, Sirtuina deritzenetan, jarri du arreta, eta Warburg efektua abiarazten dutela ikusi du.

Hain zuzen, ikusi dute zeluletan Sirtuina familiako SIRT 3 proteina desagertzen bada, zelulek elikatzeko eta elikagaiak prozesatzeko modua aldatzen dutela, eta minbizi-zelulen antzeko portaera hartzen dutela.

"Zelulen 'zaindaria' da SIRT 3 proteina, eta prozesu metabolikoak behar bezala dabiltzala bermatzen du. Bada, SIRT 3 proteina galtzean, zelulentzat oso garrantzitsua den beste proteina batek (HIF1 a ), zorrotz kontrolatuta egon behar duenak, kontrola galdu eta metabolismoa eraldatzen du", azaldu du Carracedok.


Iturria


Utzi iruzkina: