Hegazkinei euri eske

biodurangobhi 1456131655298 4. DBHko Zientzikaria | 2011-04-06 12:24

Zientzialariek urteak daramatzate aireko trafikoak prezipitazioetan izan ditzakeen eraginak aztertzen; kontuak zalantza eta espekulazio ugari sortu ditu, gainera. Alde horretatik, ikerketa berri baten datuak argigarriak izan litezke. Hegazkinek kondizio zehatz batzuetan hegan egitean euria edo elurra eragin dezaketela egiaztatu dute.

Hegazkinak kondizio batzuetan prezipitazioak eragiteko gai direla oraintsu baieztatu dute ikertzaileek.



Ez da berria gizakiaren jarduerak eguraldiaren jokabidean nabarmen eragiten duela. Eta, era berean, hegazkinek lainoetan uzten dituzten arrasto bitxiak ere ez zaizkigu ezezagun. Baina, prezipitazioei eragitera iristen ote dira? Hori argitu nahi izan du, bada, Estatu Batuetako NCAR Atmosfera Ikertzeko Zentro Nazionaleko ikertzaile-talde batek.

Hegazkin turbohelizedunek eta erreakzio-hegazkinek altitudean gora eta behera egin ahala, zenbait kondizio atmosferikotan, oharkabean, erdi-mailako lainoak sortu, eta elur- edo euri-banda estu batzuk eragin ditzaketela azaldu dute; banda horiek prezipitazio gisa jaits litezke gero lurrerantz. Fenomeno horren bitartez, lainoetan forma irregularra duten zuloak edo kanal ikusgarriak uzten dituzte.

Zientzialariek diote lainoetan zulo horiek eratzeko “gakoa” 0 azpiko tenperaturako ur-tantetan (-15 Celsius gradu baino gutxiago) legokeela. Altitude eta tenperatura jakin batean, lainoak 5 Farenheit graduan (-15 ºC) hoztutako ur-tantaz betetzen dira. Uraren purutasuna dela eta, tantak likido mantentzen dira 0 azpiko 34 graduan ere. Baina lainoa askoz gehiago hoztuz gero, ur-tantak izoztu egiten dira; hala, ura izotz bihurtzen da, gero euri edo txingor forman jaits daitekeena.

2050.urtean horrelal jarraitzen badugu munduan izugarrizko  eguzki barik bizi behar izango dugula diote zientzialariak, prezipitazioak asko aldatuko direlako eta.

Iturria


Utzi iruzkina: