Ozono geruza egun
Datorren urtean 25 urte beteko ditu 29 herrialdek
Montrealgo Protokoloa sinatu zutela. Ozono-geruzari kalte egiten dioten gasak
erabiltzeari uztea da helburu nagusia eta handik aurrera beste 162 herrialdek
ere hartu dute parte, nahiz eta denek ez duten maila berean betetzen. Ikertzaileek
martxoan Artikoaren gaineko ozono-geruza inoiz baino meheagoa dela frogatu
baitute, azken asteotan zegoen ozonoaren erdia suntsitu da Artikoan, Poloen eta
Itsasoaren ikerketarako Alfred Wegener
Institutuaren arabera).
Ozono-geruza
estratosferan dago, lurrazaletik 15-35 km-ra, eta Eguzkitik datorren B
erradiazio ultramorea iragazten du. Horregaitik, geruza mehetzen bada, ohi
baino erradiazio gehiago iristen da lurrazalera, eta horrek areagotu egiten
ditu erradiazio-mota horrek bizidunetan eragiten dituen kalteak.
Larruazaleko minbiziar sortu dezake, horrez gain,
begiei ere egiten die kalte B erradiazio ultramoreak, eta immunitate-sistema
ahultzen du. Beste bizidun batzuetan ere, landareetan eta uretako
ekosistemetan, esaterako, kalteak eragiten ditu.
1970eko hamarkadan zientzialariak ohartu zirenean
industrian erabiltzen ziren gas batzuek (klorofluorokarbonoak) ozono-geruza
suntsitzen zutela, Geroztik, protokoloaren zenbait berrikuspen egin dira, eta
beste hainbat herrialdek ere hitzeman dute ozono-geruza suntsitzen duten gasak
ez erabiltzea. Ordea nahiz eta urte batzuetan, 2007an adibidez, ozono-geruza
bere onera etortzen ari zela zirudien, Antartida gainean sortzen den zuloa
kezka-iturri da.
Ikertzaileek aitortzen dutenez, oraindik ez dute ondo
ezagutzen klimaren eta ozono-geruzaren arteko elkarrekintza. Hala, mundu osoan
hainbat proiektu daude horren inguruko alderdiak argitzeko. Eta, alde batetik,
baikor ere badaude: iraganean atmosferara askatutako klorofluorokarbonoak
desagertuz joango dira denborarekin, eta, hamarkada batzuk barru, ozono-geruzak
ez du haien erasoa jasango. Beti ere Montrealgo Protokoloari eusten bazaio, eta
ez badira halako gas gehiago sortzen, noski.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: