Aspartamo edulkoratzailea segurua dela baieztatu du Europako Agintaritzak

biodurangobhi 1456131655298 4. DBHko Zientzikaria | 2011-05-26 13:01



Aspartamoak minbizia eta erditze goiztiarra eragiten dituela ezeztatu du EFSA Europako Elikagai Segurtasunerako Agintaritzak, elikagai honi buruzko ikerketak gauzatu ostean. Izan ere, orain dela urte asko onartu zen aspartamoaren erabilera Europan eta beste herrialde batzuetan, eta oso erabilia da azukrearen ordez edari eta janari askotan. Baina ikerketa batzuek minbiziarekin eta erditze goiztiarrarekin erlazionatu zuten.

Hori dela eta EFSAk, batetik Onkologia eta ingurumen zientzien fundazioan, saguekin egindako azterketa bat ondo ikertu zuen. Saguei plazenta bidez aspartamoa eman zieten, eta epe luzean horrek minbizia zorrarazi zien gibelean eta birikietan. Baina EFSAk esan du azterketa horren emaitzak ez direla zuzenak.

Bestetik, Kopenhageko Statens Serum Institutuan egindako azterketa bat ere ikertu du. Azterketa honetan garaia baino lehen erditutako 59.334 emakumezko ikertu ziren, eta edulkoratzaile artifizialak dituzten edari freskagarriak edateak erditze hauekin zerikusia zutela ondorioztatu zuten. Baina EFSAren ustez ikerketa honetako frogak ez dira nahikoak, eta gehitu du ikerketa gehiago egin beharko liratekeela.

Aspartamoa gozagarri artifizial berrietatik garrantzitsuena da. Ikerketa programa batean zehar sortu zen, eta 1965 ean bere zapore gozoa kasualitatez aurkitu zen. Kalterik eragiten ez zuela ikusi ondoren Estatu Batuetan mahaiko gozogarri bezala onartu zuten.

Aspartamoa bi aminoazidoen arteko elkarketaz dago osatuta, fenilalaninaz eta azido aspartikoaz, baina fenilalaninaren talde azidoan metanol molekula bat gehituta.

E-951 siglekin ezagutzen da, azukrea baino 200 aldiz gozoagoa da eta kaloria gutxi ditu. Gainera ez du kariesik eragiten. Horregatik hainbat freskagarri karbonatatutan (adibidez coca-cola), gosaritarako zerealetan, jogurretik eratorritako hainbat produktutan edo azukrerik gabeko gozokietan aurki dezakegu. Gainera, azukrea ekiditen den hainbat dietetan ere oso erabilia da.

Iturria


Utzi iruzkina: